Azkue Fundazinoa Berlineko XXII. Expolingua Azokan

Bizkaie! 2009-11-20 14:13   Euskerea berbagai

BFAko Kultura foru diputadu Josune Ariztondo, Miren Dobaran Euskara Sustatzeko Zuzendaria eta Azkue Fundazinoaren buru Rodrigo Garcia Azurmendi Berlineko 2009ko Expolingua Azokan, hau da, Hizkuntza eta Kulturen Nazioarteko Azokan dagoz egunotan. Azoka hori Alemaniako uriburuan egingo da zemendiaren 20tik 22ra bitartean.

BFAko Kultura foru diputadu Josune Ariztondo, Miren Dobaran Euskara Sustatzeko Zuzendaria eta Azkue Fundazinoaren buru Rodrigo Garcia Azurmendi Berlineko 2009ko Expolingua Azokan, hau da, Hizkuntza eta Kulturen Nazioarteko Azokan dagoz egunotan. Azoka hori Alemaniako uriburuan egingo da zemendiaren 20tik 22ra bitartean.

Azkue Fundazinoak kultura-topagune horretan bere erakustokia izango dau, gazteei eta gizarteari fundazinoaren helburu, jarduera eta proiektuen barri emoteko, beti be euskerearen erabilerea sustatzeko eta teknologia barriakaz buztartzeko helburuagaz.

Azkue Fundazinoak euskera-alemanez eta euskera-ingelesez eskainiko ditu informazino-liburuxkak.

Azokeak iraun bitartean, Josune Ariztondo zenbait herrialdetako unibersidade, liburutegi eta kultura-erakundetako arduradunakaz alkartuko da, besteak beste: Prusiako Kultura Ondarearen Fundazinoko Harreman Publikoetako Saileko Diana Von Römer-egaz; Bartzelonako Unibersidade Autonomoko Ferrnando Valls-egaz; edota Berlingo Freie Universität-eko irakasle eta COPLEko kidea dan María Jesús Beltrán Brotons-egaz.

Expolingua hizkuntzak ikasteko eta irakasteko eta kultura-hezkuntzeagaz lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataforma bikaina da. Berlineko ekitaldi honetara 30 herrialdetako 200 erakusketari baino gehiago joan dira eta, danetara, 60 hizkuntza batzen dira bertan; 15.000 bisitari joan ohi dira.

Expolingua Azokan, erakusketariek hizkuntzak ikasteko eta irakasteko informazinoa eta kulturen inguruko informazioa eskaintzen dabe. Erakusketarien artean, besteak beste, honakoak izaten dira: mundu osoko hizkuntza-eskolak, hizkuntzetan espezializauta dagozan bidaia-agentziak, enbajadak, kultura-institutuak, turismo-bulegoak, ordenagailuz lagundutako ikasteko eta itzultzeko softwarearen fabrikatzaileak, argitaletxeak… Kultura-topagune honetara bertaratzen diran gehienak bigarren hezkuntzako ikasleak, irakasleak, akademia-tutoretzako arduradunak, katedradunak, itzultzaileak eta interpreteak dira.

Azkue Fundazinoa oraintsu aurkeztu deutso Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari eta ekimen hori Bizkaiko eta Euskadiko bost erakunderen (BFA, EHU, Deustuko Unibersidadea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala) proposamen moduan aurkeztu eban. Euskwrwaren erabilerwa Sarean eta, batez be, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteen artean sustatzeko estrategia-helburuagaz sortu zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu