'Making Ria' film laburra ZinebiExpress Lehiaketearen irabazlea
2009-11-23 14:45 BarriakDaniel Ortega Cuencak 48 ordutan egindako film laburren lehiaketea, ZinebiExpress irabazi dau 'Making Ria' lanagaz. Bigarren saria Aritz Albainaren 'Atsegin dut zugaz egotea' film laburrak jaso dau. Lehenengo saria 600 eurokoa da eta bigarrena, barriz, 300ekoa.
Daniel Ortega Cuencak 48 ordutan egindako film laburren lehiaketea, ZinebiExpress irabazi dau 'Making Ria' lanagaz. Bigarren saria Aritz Albainaren 'Atsegin dut zugaz egotea' film laburrak jaso dau. Lehenengo saria 600 eurokoa da eta bigarrena, barriz, 300ekoa.
'Bilbo eta Itsasadarra' zan filmautako pelikula guztiek oinarritzat hartu behar eben gaia, nahiz eta zeharka jorratu gai hori. Horrezaz gan, kanpoaldeko eszena guztiak Bilbon filmau izan dira zemendiaren 14tik 15era. Antolatzaileak Kinema, Imval eta Claro de Luna Bilboko zinema eskolak, EHU-UPVko Arte Ederren Fakultadea eta Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea, Erandioko Tartanga Lanbide Heziketa Institutua eta ZINEBI izan dira.
Aurtengo epaimahaiaren kideak ondokoak izan dira: Gabriel Villota, UPV-EHUko Ikusentzunezko Komunikazinoa eta Publizidadea Saileko irakaslea, Arantza Ibarra, idazlea, gidoigilea eta zine zuzendaria eta Shanti Basauri, konpositorea eta musikaria.
Danetara, 54 zinemazale taldek emon dabe izena aurten, joan dan urtean baino 11 gehiagok. Gehienak Bilbokoak izan dira, 29 zehatz esateko. Horrezaz gan, Barakaldoko sei talde, Getxoko lau, Mungiako bi eta besteak: Donostiatik, Andoaindik, Hernanitik, Zumaiatik, Erandiotik, Portugaletetik, Sopelatik, Leioatik, Gernikatik, Larrabetzutik, Iruñatik, Andosillatik eta Valentziatik etorritakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!