eBayk bere lehen denda fisikoa zabalduko dau New Yorken

Bizkaie! 2009-11-09 13:24

e-Bay-ren saltoki honen berezitasuna izango da zemendiaren 20tik 29ra bitartean baino ez dala egongo zabalik. Hona hemen helbidea: 3 West 57th Street.

eBay erosketen atariak pausu garrantzitsua emongo dau, izan be, New Yorken lehen denda fisikoa zabaltzeko amesa dauka. Saltoki honen berezitasuna izango da zemendiaren 20tik 29ra bitartean baino ez dala egongo zabalik. Hona hemen helbidea: 3 West 57th Street.

Modako marka ezagunenen jantziak, kosmetika-produktuak, eskuko telefonoak eta teknologia-produktuak salduko ditue bertan, besteak beste, L.A.M.B zapatak, Michael Kors et Dooney & Burke-ren boltsoak, Anthropologie-ren jantziak eta Dolce & Gabanna eta Vera Wang-en perfumeak.

Beste alde batetik, eBay atariak iragarri dau akordioa zarratu barri dabela Skype-ko sortzaileakaz komunikazino tresna horregaz jarraitu ahal izateko. Orain gitxi jakin genduan Skype-k oinarri dauen JoltidIP barruko protokoloaren erabilerarako baimena agortzear egoala eta protokolo horreen jaubeek trabak ipini zituela aitatu JoltidIP horren erabilera eskubideak barrizteko. Azkenean, danak pozik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu