'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak munduko musikak dakarz
2009-11-06 14:00 MusikeaHerrialde desbardinetako kultura, ohitura eta jentea hurreratzeko helburua dauen 'Bidaiariaren Txokoa' programearen seigarren edizinoak, zemendian zehar munduko musikak eskainiko ditu.
Herrialde desbardinetako kultura, ohitura eta jentea hurreratzeko helburua dauen 'Bidaiariaren Txokoa' programearen seigarren edizinoak, zemendian zehar munduko musikak eskainiko ditu. Pasa dan hilean erakusketak, tailerrak eta berbaldiak izan ziran protagonista eta datozen lau asteetan Munduko Musiken dobako lau kontzertu eta beste horrenbeste bidaien inguruko dokumentalak izango dira Begoñako Barrutiko Udal Zentruan (Circo Amateur Club Deportivo 2, Txurdinagako Polikiroldegiaren ondoan).
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren ekimena dan 'Bidaiariaren Txokoa'-ren musika programazinoko dobako lau kontzertuak zemendiko barikuetan izango dira 20:00etatik aurrera. Aurrikusitako kontzertuak ondokoak dira:
· Marmara Musik (zemendiak 6).
· Bukra Ensemble (azaroak 13).
· Noite de Fado (azaroak 20).
· Mariachi Domínguez (azaroak 27).
Era berean, 'Bidaiarien Txokoa' egitarauak, zemendiko barikuetako kontzertuakaz batera, zemendiko eguaztenetan ETBko Chiloe programeari eskainiko deutso tartea euskal telebista publikoaren kolaborazinoari esker. Jokin Etcheverriak aurkezten dauen saio honek, herrialde desbardinetako kulturak eta jentea ezagutzera emoten ditu. Programa honetan lau kapituluren proiekzinoak ikusi ahal izango dira, beti be 19:45etatik aurrera:
· Zemendiak 4: 'Bogotá' eta 'Colombia: triángulo café'.
· Zemendiak 11: 'Estambul' eta 'Taipei'.
· Zemendiak 18: 'Mauricio' eta 'Taiwan' (euskeraz).
· Zemendiak 25: 'India: Kerala' eta 'República de Corea: Seúl', Alberto Arizkorreta eta Jokin Etcheverria programako taldearen aurkezpenagaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!