Bertso BEC-arioak oposizinoetan
2009-11-05 10:57 BertsolaritzeaGuk etxerako egin behar dogu eta bizkaitarren orain arteko papela aitatu beharrekoa da. Hamar bertsolarik hasi eben txapelketea eta zazpik finalean sartzeko aukerak deukiez oraindino. Egin diran sei final laurenetatik hiru irabazi dabez. Horretaz ganera, kontuan hartu behar da sei saioetatik baten bizkaitarrik ez zala egon.
Finalerdiak hemen dagoz honezkero. Zapatuan Bergaran eta domekan Gasteizen egingo diran saioakaz BECeko finaleko ateak zabaltzen hasiko dira. Guk etxerako egin behar dogu eta bizkaitarren orain arteko papela aitatu beharrekoa da. Hamar bertsolarik hasi eben txapelketea eta zazpik finalean sartzeko aukerak deukiez oraindino. Egin diran sei final laurenetatik hiru irabazi dabez. Horretaz ganera, kontuan hartu behar da sei saioetatik baten bizkaitarrik ez zala egon.
Iratxe Ibarrari eskerrak bizkaierea be entzun ahal izan dogu Euskal Herriko Txapelketa Nagusian. 2004ko Txapelketan legez, bizkaierea erabiltea ebatzi eban. Berez, euskalkiak erabilteak ez dakar puntuazinoetan kalterik, baina nik pentsau praktikan hori ez dala beteten. Bertsolariek hori badakie eta bizkaitarren artean bizkaierea zenbatek erabili daben kontetea baino ez dago.
Xabier Silveiraren ganean be berba asko egin da. Saio sano polita egin eban lesakarrak. Txapelketak bere legeetan dinon moduan, potoek itxi dabe final erdietan kantau barik. Danok ez dogu gauza guztien aurrean bardin erreakzionetan. Hori bai, bere moduan telebisino aurrean, konturatu eta segiduan, barkeske benetan eskatzen dauenari ederto igarten jako ze persona klase dan. Txarto ikusten dodan bakarra hau da: hotzean, ordenagailu baten aurrean saioko kronikea egin eta Xabier Silveiraren alde eskribidutea epaileak kritiketako bakarrik.
Aurten, inoz baino gatxago egongo da finalean sartzea. Seguru nago sorpresaren bat be egongo dala. Izan be, aurtengoa gazteen txapelketea izaten dabil. Jone Uriak, Beñat Gaztelumendik eta Miren Amurizak badakie saioa irabaztea zer dan. Bertsokera diferenteak deukiez danak be, hori bai, bat be ez neuke deskartauko finalerako.
Era guztietako saioak entzun ahal izan doguz orain arte. Ofizio batzuetan gustau ez jatazan gauzak be egon dira. Ofizioa biren gauza da eta, beraz, biren arteko berbaldia. Norberaren burua luziduteko, horreetako batek bestea ofiziotik uxatzeak potoen besteko kaltea edo gehiago egiten deutso bertsoari.
Nik ez dot esango nortzuk egongo diran finalean baina bertsozale baten kinielea ekarriko dot Bizkaie!-ko orriotaraino. Primi Etxebarriak zoli-zoli segidu dau Txapelketa Nagusia. Iñaki Aurrekoetxearen berbak be bai Bizkaia Irratitik. Honexek dira ba, Andoni Egañagaz batera, geure amaren zazpi finalistak:
1. Aitor Mendiluze
2. Unai Iturriaga: txapelduna
3. Amets Arzallus
4. Igor Elorza
5. Maialen Lujanbio
6. Miren Amuriza
7. Etxahun Lekue
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!