Denpora Bankua lehenengoz Berrizen

Bizkaie! 2009-11-05 14:19

Denpora Bankuan ez dago dirurik. Denporea da alkartrukatzen dana. Norberak edota besteek ahal dabenean eskaini eta behar dabenean jasoten dabe zerbitzu hori zerbitzuen alkartrukean.

Berrizko Denbora Bankua gaur, hilak 5, abiarazo da. Zerbitzuak trukatzeko sistemea da eta emon zein jasotako zerbitzuak trukatzeko unidadea norbere denporea da. Eskualdean lehenengoz Berrizen ipiniko da abian Denbora Bankua.

Berrizko Udaleko Gizarte Ongizate kontseiluak sustatu dau ekimena. Zabaltzen alkarteagaz alkarlanean, herriko kolektiborik ahulenetako baten integrazinorako ekimenak abian jartea beharrezkoa zala ondorioztatu zan orain bi urte. Emakumeak eta etorkinak ziran kolektiborik ahulena. Zuzenean eurakana jo eta zeintzuk beharrizan zituen aztertu zan. Ondorioa: laguntza sare bat zala beharrizanik handiena. Antzeko esperientziak ezagututa igaz hasi ziran Berrizko Denbora Bankua zehazten.

Denpora Bankuan ez dago dirurik. Denporea da alkartrukatzen dana. Norberak edota besteek ahal dabenean eskaini eta behar dabenean jasoten dabe zerbitzu hori zerbitzuen alkartrukean.

Helburu nagusia herritarren bizi kalidadea hobetzea da. Horretarako, Denoraren Bankuari esker beste helburu batzuk be bete daitekez:
– Herritarren arteko konfidantzea handitu eta alkarlaguntzarako sareak garatu.
– Familia eta lanaren alkarbizitzan laguntza jaso eta emon.
– Persona etorkinen integrazinoa.
– Herritarren beharrizan batzuk beteteko errekurtsoa.
– Belaunaldien arteko hartu-emanak bultzatu.

Emakume etorkinen kolektiboaren ahultasunari erantzunez sortu dan ekimena izan arren, adinez nagusi diran berriztar eta inguruko herrietako persona guztiei zabalik dago Denpora Bankua. Eskaintzen dan zerbitzua ez da baloretan, horretan erabilten dan denporea baino. Dana dala, zerbitzu horreek ez ditue sekula lan profesionalak ordezkatuko, denpora muga jarriko dalako.

Denboraren Bankuan eskaini daitezkeen zerbitzuen adibide batzuk: momentu puntualetarako neska-mutikoen edota persona nagusien zainketea; erosketak egitea; itzulpen laburrak; jostea; orraztea; garraioak; informatika lanetan laguntzea; oporraldietan etxea jagotea...

Denbora Bankuak ohiko banku baten funtzionamendu sistemea dauka. Erabiltzaileek izena emon behar dabe eta bankuaren zerbitzuak erabilteko kontu bat zabaldu beharko dabe. Kontu honetan denporea gordeko da eta denporea da zerbitzuen ordainetan trukatuko dana. Erabiltzaile bakotxak kontu korronte bat izango du eta talonario bat, gehienezko ordu kopuruak zehaztuz. Zerbitzua amaitzen danean, zerbitzua jaso dauen personeak txekea emongo deutso emon dauenari. Txekean erabilitako ordu kopurua zehaztuko da. Txeke hori bere kontu korrontean sartuko dau eta berak zerbitzuren bat behar dauenean erabiliko dau.

Bankuko arduradunek jaso eta emondako zerbitzuen balantzea eta bitartekaritzea egingo dabe eguenero Anbulategi Zaharrean, 17:30etatik 19:30etara. Ganera, erabilerea errazteko egun eta ordu tarte horretan, ondoko telefonoak be eska daitekez argibideak: 619 623 885

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu