Asteon egingo dira 'Musika Hizpide, Musika Lanbide', 1. eztabaida saioak

Bizkaie! 2009-11-09 17:51   Musikea

Euskal musikearen industriaren gaineko lehenengo jardunaldion helburu nagusia euskal musikearen industriaren sektore desbardinen arteko komunikazinoa hobetzea da.

Asteon, zemendiaren 10ean eta 11n, Barakaldoko BEC-en egingo dira Euprel, Euskal Promotoreen Elkarteak antolatutako euskal musikearen industriaren gaineko lehenengo eztabaida saioak. Ganera, sektorekoen laguntza bikainaz euskal musikearen industriaren egungo egoerari buruz egindako dokumentala aurkeztuko dabe jardunaldiotan.

Euskal musikearen industriaren gaineko lehenengo jardunaldion helburu nagusia euskal musikearen industriaren sektore desbardinen arteko komunikazinoa hobetzea da.

EUPREL irabazteko asmorik bako alkartea da eta zuzeneko musikearen eremuan mota guztietako lanak egiten dituen Euskal Herriko enpresak hartzen ditu bere barruan: managementa, kontzertu sustatzaileak, agenteak, booking-a, nazinoarteko birak, etab. 2005. urtean eratua, zuzeneko musikeagaz zerikusia daben eremu guztien hobekuntzea dau helburu nagusi, bai erakundeetan, azpiegituretan, espazio eszenikoetan, araudietan, arazo gremialetan, komunikabideetan eta eraginez. Informazino gehiago: jabiertxo@euprel.com; tlf.: 696462411.


'Musika Hizpide, Musiak Lanbide'. Egitaraua:

Martitzena, zemendiak 10

10:00etan - Jardunaldien hasierea. Aurkezpena.
10:30etan - 1. Proiekzinoa eta eztabaida saioa: 'Euskal musikearen industriaren ibilbidea'.
12:30etan - 2. Proiekzinoa eta eztabaida saioa: 'Kultur politikea eta estrategia'.
14:30etan - Bazkaria.
16:15etan - 3. Proiekzinoa eta eztabaida saioa: 'Laguntzak eta subentzinoak'.
17:45etan - 1. jardunaldiaren amaierea.


Eguaztena, zemendiak 11

10:00etan - Jardunaldiaren hasierea.
10:15etan - 4. Proiekzinoa eta eztabaida saioa: 'Musika programazinoa Euskal Herrian'.
12:30etan - 5. Proiekzinoa eta eztabaida saioa: 'Promozinoa eta zabalkundea'.
14:30etan - Bazkaria.
16:30etan - Jardunaldiek emonikoaren laburpena eta ondorioen aurrerapena.
17:30etan - Jardunaldien amaierea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu