Bilboko 'Berbalagunak', praktiketan hasteko prest

Bizkaie! 2009-11-04 10:25   Euskerea berbagai

'Berbalagunak' egitasmoak helburu bi ditu: Bilboko auzo desbardinetako euskaldunok alkar ezagutzea eta, bestetik, ikasten ari diran ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Horretarako ekimen nagusi bi antolatu dira: berbataldeak eta euskerearen agendea. Bilboko kasuan, Bilboko AEK-k, Mahatserriko Asapala euskara alkarteak, eta Deustuko Berbaizu euskara alkarteak alkarlanean egiten daben lanaren emoitzea da.

Eguen honetan, hilak 5, Bilboko Berbalagun egitasmoaren hasiera ekitaldia izango da. Horretarako, egitasmoaren barri emon eta, jai bati jagokon legez, 'txupina' botateko, bi saio antolatu dira, goizean bat eta arratsaldean bestea: goizekoa, John Jauregian izango da, hau da La Bolsa eraikinean, goizeko 11etan. Goizeko saio hau batez be informatiboa izango da, Berbalagun proiektua zer dan eta zelan parte hartu azaltzeko. Arratsaldekoa gehiago izango da jaia, hasiera jaia hain zuzen be. Arratsaldeko 19:00etan izango da Alde Zaharrean dagoan Kalderapeko tabernan.

Saio biak, bai goizekoa eta bai arratsaldekoa, debaldekoak izango dira, eta Berbalagun egitasmoan parte hartu nahi daben guztiek zein berau ezagutu nahi daben guztiek, edo beste barik jaiaz gozau nahi daben guztiek, ateak zabalik izango ditue. Gainera, aurkezpenera joango diran guztientzako erregalua egongo da.

Gogoratu behar da, Berbalagun proiektua, euskera ikasleak, euskaldun barriak zein euskaldun zaharrak alkarregaz hartu-emonetan jarri eta mintzapraktikea eginez, antolatzen diran ekintzez gozetako aukerea emoten dauen proiektua dala: ikastaroak, txangoak, ikuskizunak, kontzertuak, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak… Beraz, helburu bi ditu: Bilboko auzo desbardinetako euskaldunok alkar ezagutzea eta, bestetik, ikasten ari diran ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Horretarako ekimen nagusi bi antolatu dira: berbataldeak eta euskerearen agendea. Bilboko kasuan, Bilboko AEK-k, Mahatserriko Asapala euskara alkarteak, eta Deustuko Berbaizu euskara alkarteak alkarlanean egiten daben lanaren emoitzea da.


Informazino gehiago:

http://praktikatu.blogspot.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu