Jose Luis Lopez Vazquez aktorea hil da

Bizkaie! 2009-11-02 16:49   Barriak

Aktorea 1922ko martiaren 11n jaio zan. Egin eban azken filma '¿Y tú quién eres?' izan zan, Antonio Mercerorena, orain dala urte bi. Gaixotasun luze baten ondorioz hil da, 'El pisito' edota 'Mi querida señorita' filmetako protagonistearen familiako kideek azaldu dabenez.

Jose Luis Lopez Vazquez aktorea hil da gaur, 87 urte zituala. Gaixotasun luze baten ondorioz hil da, 'El pisito' edota 'Mi querida señorita' filmetako protagonistearen familiako kideek azaldu dabenez.

Aktorea 1922ko martiaren 11n jaio zan. Egin eban azken filma '¿Y tú quién eres?' izan zan, Antonio Mercerorena, orain dala urte bi.

Hainbat sari lortu zituan: Arte Ederren Urrezko Dominea jaso eban 1985an, Espainiako Antzerkiaren Sari Nazionala 2002an eta Ohorezko Goya 2004an. Ganera, 1997an Laneko Urrezko Dominea jaso eban eta Arte Ederren Urrezkoa 2001ean.

'Plácido', 'El Verdugo', 'Peppermint Frappe', 'Atraco a las tres', 'La Prima Angélica' eta Berlangaren 'Patrimonio Nacional', trilogia lanak egin zituan eta 'La Cabina' filmagaz Emmy saria eskuratu eban 1973an.

1940an, lehenengoz igon eban taula ganera, 'El anticuario' lanagaz; eta 1946an egin eban lehen filma, 'Maria Fernanda la Jerezana', Enrique Herrerosena.

Berrehundik gora filmetan parte hartu dau eta sekula ez dau atzera bota eskaini izan deutsien gidorik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu