Bertsoak hip-hop erritmoan

Bizkaie! 2009-11-03 10:57   Bertsolaritzea

Abenduaren 13an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia eta, tartean, bertsozale gazteek euren bertsotarako doeak probetako aukerea izango dabe 'bertso hip' lehiaketan. Hip-hop erritmoak hartuta, neurri txikiko bi kopla egin beharko ditue lehiakideek, gai librean.

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 ailegau da bigarren geralekura: finalaurrekoetara. Abenduaren 13an izango da final handia eta, tartean, bertsozale gazteek euren bertsotarako doeak probetako aukerea izango dabe 'bertso hip' lehiaketan.

Hip-hop erritmoak hartuta, neurri txikiko bi kopla egin beharko ditue lehiakideek, gai librean.

Gaztearen webgunean (www.gaztea.com) hiru hip-hop musika-oinarri eskegiko dira, adibide eta guzti. Musika-oinarri horreen ganean bi kopla grabau behar dira edota zuzenean irratira deituta abestu.

Grabazinoak bi modutan bialdu daitekez lehiaketara: e-mailez (bertsohip@gmail.com) edota erantzungailu automatikora deituta (943 01 22 50)

Lehiaketea eguazten goizetan izango da, Di-da saioan. Zemendiaren 18an, 25ean eta abenduaren 2an, goizeko 8:00etan, Bertsozale Elkarteak aukeratutako grabazino bi entzungo dira, horretako bat aste horretako finalistea. Bestetik, baten batek zuzenean koplak kantau gura izan ezkero, telefonoa zabalik izango da horretarako.

Eguaztenero aukeratzen dan finalistea abenduaren 9an egingo dan finalean lehiatuko da beste bi finalistakaz. Irabazlea hiru horreen artean aukeratuko da.

Zuzenean parte hartzen dabenen artetik, barriz, bigarren irabazle bat egongo da.


Sariak

- Irabazlearentzat: sei sarrera BECeko finalerako, Euskaltel-ek emondako telefonoa eta Txapelketako kamisetea.
- Finalistak: bina sarrera BECeko finalerako.
- Zuzeneko deietatik irabazlea: bi sarrera finalerako.
- Zuzeneko beste bientzat: txapelketako kamiseta bana.
- Gainontzeko partaideen artean zozketaz: Euskaltelen telefonoa, bi sarrera finalerako eta zazpi kamiseta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu