XI. Aste Olinpikoa Bilbon

Bizkaie! 2009-10-30 14:48

Zemendiaren 2tik 6ra XI. Aste Olinpikoa egingo da Bilbon. Aurten Luis Felipe Areta (Pipe) omenduko dabe, hau da, Erroma 1960, Tokio 1964 eta Mexiko 1968ko Olinpiar Jokoetan parte hartu eban atletea.

Zemendiaren 2tik 6ra XI. Aste Olinpikoa egingo da Bilbon. Aurten Luis Felipe Areta (Pipe) omenduko dabe, hau da, Erroma 1960, Tokio 1964 eta Mexiko 1968ko Olinpiar Jokoetan parte hartu eban atletea. Zabaltze ekitaldia astelehenean, zemendiak 2, egingo da Bilboko Bidebarrietako Kulturguneko Areto Nagusian, arratsaldeko 19:30etan. Hasierako ekitaldian, Bilboko Udal Musika Bandak be parte hartuko dau.

Hasierako hitzaldia Luis Felipe Aretak (Donostian, 1942) eskainiko dua. Atleta donostiar honek elite kirolari moduan jarduera profesional luzea izan dau. Kirol mundutik kanpo, 1980an abade egin zan. Hasierako ekitaldian, Bilboko Udal Musikako Bandak be parte hartuko dau.

Zemendiaren 2tik 6ra honako gai honeek landuko ditue: dopina, munduko atletismoaren egoerea, kirola eta emakumeen fisiologia edo olinpiaden mehatxu eta erronka barriak.

XI. Aste Olinpikoa. Egitaraua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu