Badator Leioako XXX. Artisautza eta Gastronomia Azokea

Bizkaie! 2009-11-03 14:48   Kulturea

Zemendiaren 6, 7 eta 8rako Leioako XXX. Artisautza eta Gastronomia Azokea iragarri dabe. Leioako Boulevardean egongo dira salmenta tokiak eta ordutegia ondokoa izango da: barikuan, 17:00etatik 21:00etara. Zapatuan eta domekan, 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.

Zemendiaren 6, 7 eta 8rako Leioako XXX. Artisautza eta Gastronomia Azokea iragarri dabe. Leioako Boulevardean egongo dira salmenta tokiak eta ordutegia ondokoa izango da: barikuan, 17:00etatik 21:00etara. Zapatuan eta domekan, 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Egun horreetan zehar euskal artisautzearen produkturik onenak jarriko dira leioaztarren eta bertara hurreratzen diran guztien esku, baita euskal sukaldeko lehengairik onenak be.

Danetara, 29 artisauk parte hartuko dabe aurtengo azokan, igaz baino bost gehiagok, 16 artisautza arloan (beira, egurra, keramika, bitxiak...) eta 13, barriz, gastronomia arloan (patea, gaztaia, ogia, euskal pastela, itsasoko produktuak eta mermaladak). Aurrekoetan bezela, esan behar da produktu horreek guztiak kalidade handikoak dirala eta euren jatorria ondo zehaztuta dagoala.

Zuzeneko tailerrak be iragarri ditue, artisauen lan egiteko moduak publikoari erakusteko, besteak beste, beira lanketea, upelgilea, forjaketea edota harri-lanketea.

Ohikoa dan legez, produktuen dastaketak (gaztaia, ogia, txakolia, sagardaoa...) be izango dira zapatuan eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.

Hiru hamarkada honeetan Leioako Eskulangintza azokearen garapena ikusgarria izan da. Azokea 1979. urtean jaio zan, orduan San Joan jaietako egitarauaren barruan kokatuta eta Jai Batzordeak antolatuta. Hasierea apala izan bazan be, finkatutako helburuak asmo handikoak ziran: alde batetik, Euskadiko artisauen lana bultzatzeko gai dan jarduerea antolatzea eta gure artisautzaren egoerearen nondik norakoak ezagutzeko erreferentziazko markoa izatea; bestetik, artisauon lana ezagutarazotea eta, azkenik, azokea erakusketa hutsa ez izatea, aldi berean didaktikoa eta komertziala izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu