Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, hilaren 13tik 22ra

Bizkaie! 2009-11-03 14:30   Kulturea

Francisco Garzón Céspedesi omenaldia egingo jako. Aurten 30 urte beteko dituan Redoblentes pertsonaiaren egilea da kubatarra. Baina, aurten bada urteak beteten dituan beste pertsonaia bat, izan be, orain 50 urte Miguel Pinok sortutako Peneque el valiente pertsonaia izango da protagonista Barrainkuako Kultur Etxeko erakusketan.

'Txontxongilo eta Animazio Zinema' izenburupean, hamar egunetan zehar, 15 ikuskizunekin gozetako aukerea izango da, tartean Euskal Herriko, Zaragozako, Erresuma Batuko, Greziako, Italiako, Peruko, Mexikoko edo Kubako lanak. Programautako ikuskizunen artean Europan estreinaldi diran bi lan dagoz (bata mexikarra eta bestea kubatarra), eta Erresuma Batuko ikuskizun baten erabateko estreinaldia be egingo da. Kaleko zein estalpeko ikuskizunak antzeztuko dira: kalekoak Indautxu Plazan, Moyuan, eta Plaza Barrian izango dira; barrukoak, barriz, Bilborock eszenatokian, El Carmen aretoan eta Barrainkuako Kultur Etxean.

Beste alde batetik, aurtengo edizinoan, Francisco Garzón Céspedesi omenaldia egingo jako. Aurten 30 urte beteko dituan Redoblentes pertsonaiaren egilea da kubatarra. Baina, aurten bada urteak beteten dituan beste pertsonaia bat, izan be, orain 50 urte Miguel Pinok sortutako Peneque el valiente pertsonaia izango da protagonista Barrainkuako Kultur Etxeko erakusketan.

Era berean, hirugarren urtez, Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak 'Txotxongiloan Femeninoan' topaketak hartuko ditu. Txotxongilo lanetan dabilzan emakumeen lana ezagutarazotea da topaketa honeenn helburua eta aurten txotxongiloak erabili izan dituen lehen 100 emakumeak izango dira berbagai.

Azken buruan, berbaldi, ikastaro, erakuskera eta tailerrakaz osotuko da 28. edizino honetako programazinoa. Horrezaz gan, Hector Lopezen 'El inventor invisible' liburua aurkeztuko da jaialdiaren barruan eta Jim Hensonen 'Cristal Oscur'o filmaren emonaldia be eskainiko dabe.

Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txontxongilo Jaialdia. Egitaraua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu