Etxe rock ikutuagaz dator 'Heldu eskutik' diskoan

Bizkaie! 2009-11-03 14:46   Musikea

Orain dala lau urte lehenengo maketea plazaratu eta 2007ko udabarrian lehenengo diskoa ('Bidea eginez') atara ostean, bigarren lana aurkeztera etorri da gaur Bilbora Iñaki Etxezarraga'Etxe' berriztarra.

Orain dala lau urte lehenengo maketea plazaratu eta 2007ko udabarrian lehenengo diskoa ('Bidea eginez') atara ostean, bigarren lana aurkeztera etorri da gaur Bilbora Iñaki Etxezarraga 'Etxe' berriztarra. Baga-biga diskoetxearen eskutik plazaratu dau lana.

Diskoak bere izena eroan arren, Etxe kantaria ez da inoiz bakarrik ibili eta Lander Petralanda -bateria-, Christian Martin -bajua- eta Andoni Dominguez -gitarrea- ditu oraingoan be bidelagun. Alaitasuna eta tristezia buztartzen ditu disko honetan, 'aurreko kantak baino indartsuagoak egitea zan nire amesa; hori dala eta, lan hau rockeroagoa dala esan geinke. Halanda be, kanta tristeak ez dira bazterrean geratu, zoritxarrez, gai tristeak oraindino egon, badagozalako'.

Diskoan kolaborazino berezi bi izan ditu Etxek: Roberto Mosok (Zarama) 'Ametsak betetzen' kantan abestu dau eta Anje Duhaldek 'Lurralde' lanean ahotsak sartu ditu.

Honezkero, kontzertu batzuk aurreikusita ditu Etxek, zemendiaren 21ean Berrizen, 26an Donostian eta 27an Durangoko Plateruena kafe antzokian, The Uski´s taldeagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu