‘KenZazpi Urte Zuzenean’ CD-DVDa kaleratuko dau Ken Zazpik

Bizkaie! 2009-10-30 10:27   Musikea

Pasa dan urtarrilaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian zuzenean grabautako CD eta DVD dokumentalak osotzen dabe Ken Zazpi taldearen disko barria izango dana. Aurkezpena zemendiaren 11n izango da.

Pasa dan urtarrilaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian zuzenean grabautako CD eta DVD dokumentalak osotzen dabe Ken Zazpi taldearen disko barria izango dana. ‘KenZazpi Urte Zuzenean’ izenburuko CD-DVDak taldeak zuzenean daroazan zazpi urteak batzen ditu kanta eta irudi bidez, hau da, 'taldearen bizitzea jasoten da disko batean'. Aurkezpena zemendiaren 11n izango da.

Zazpigarren urteurrenagaz bat eginda, ganera, zigilu propioa sortu (‘Argiak diskak’) eta eurak atara dabe diskoa. 'Ilusinoz beteta gatoz, ibilbide osoan ikasitakoagaz, baina zazpi urteko ume baten gogoagaz'. Kontzertu gitxi batzuk eskainiko ditue neguan, areto zarratuetan, 'urteurren hau gure entzuleakaz bertatik bertara ospatu guran'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu