Zemendiaren 24an plazaratuko dau Kepa Junkerak disko barria: 'Kalea'
2009-11-02 12:42 MusikeaIgaz plazaratutako 'Etxea' diskoaren jarraipena da 'Kalea', euskal abesti tradizionalen trilogia baten bigarren lana. Oraingoan, Kepa Junkera Amerikara joan da hainbat artistagaz euskal kanta ederrenetako batzuk euskeraz grabetako.
Kepa Junkera musikari bilbotarrak zemendiaren 24an kaleratuko dau 'Kalea' izenburuko bere disko barria, baina aurkezpena zemendiaren 19an egingo dau, Bilbon.
Igaz plazaratutako 'Etxea' diskoaren jarraipena da 'Kalea', euskal abesti tradizionalen trilogia baten bigarren lana. 'Etxea' lanaren 25.000 ale baino gehiago saldu ziran.
Oraingoan, Kepa Junkera Amerikara joan da hainbat artistagaz euskal kanta ederrenetako batzuk euskeraz grabetako. Juanes, Lila Downs, Pablo Milanes, Ximena Sariñana, Leon Gieco, Lito Vitale, Carlinhos Antunes edo Patricia Sosa, artista txiletarrek, kolonbiarrek, argentinarrek edo brasildarrek parte hartu dabe diskoan.
'Kalea' 24 kantako diskoa da; bi CD eta testu eta argazkiz beteriko liburuxkea izango ditu, abesti bakotxaren komentarioakaz eta euskeraz zein gaztelaniaz idatzita egongo diran abestiakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!