Portugaleteko X. Nazinoarteko Otxote Jaialdia zemendiaren 18tik 22ra

Bizkaie! 2009-11-16 10:21   Musikea

Jaialdiaren X. edizinoaren harian, lau CD dakarzan kutxa berezia plazaratu dabe. Kutxara orain arteko bederatzi edizinoetan programautako taldeen 83 kantu batu ditue zuzenean grabauta. Salneurria: 24 euro.

Aurten hamargarren urteurrena beteko dau Portugaleteko Nazinoarteko Otxote Jaialdiak. Aurreko urteetako helburuei eutsiz, hau da, Euskal Herrian zortzikotea sendotzea eta tradizinoari eustea, ahots zuriak programetea, beste herrialde batzuetako zortzikoteen jarduna ezagutarazotea eta errepertorio anitza eskainiz, nazinoartean eredu izatea (Egun, zortzikoteentzako nazinoarteko jaialdi bakarra da Portugaletekoa).

Jaialdiaren X. edizinoaren harian, lau CD dakarzan kutxa berezia plazaratu dabe. Kutxara orain arteko bederatzi edizinoetan programautako taldeen 83 kantu batu ditue zuzenean grabauta. Salneurria: 24 euro.


Portugaleteko X. Nazinoarteko Otxote Jaialdia. Egitaraua

- Zemendiak 18, Portugaleteko Gran Hotel Puente Colganten, 20:00etan, TUTTOVOCE (Segovia).

- Zemendiaren 19an, Portugaleteko Andra Mari Eleizan, 20:00etan, LUKA (Rijeka-Kroazia).

- Zemendiaren 20an, Portugaleteko Andra Mari Eleizan, 20:00etan, EGUZKILORE (Donostia).

- Zemendiaren 21ean, Portugaleteko Andra Mari Eleizan, 20:00etan, LOS COSACOS DEL DON (Errusia).

- Zemendiaren 22an, 13:00etan, kalejirea: ROMO (Erromo-Getxo) + ERROBI KANTA (Baiona).


Beste kontzertu batzuk:

Zemendiak 14. Balmaseda. LOS COSACOS DEL DON.
Zemendiak 15. Astigarraga. LOS COSACOS DEL DON.
Zemendiak 16. Orozko. LOS COSACOS DEL DON.
Zemendiak 20. Arrigorriaga. LOS COSACOS DEL DON + LUKA.
Zemendiak 21. Castro Urdiales. XXV. Udazken Musikala. LUKA.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu