Anarik disko barriaren aurkezpen-kontzertua eskainiko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-11-12 10:51   Musikea

X. Udagoieneko Ostera ekimenaren barruan, 'Irla izan' diskoaren aurkezpen-kontzertua 21:30ean hasiko da gaur, hilak 12, Mursego taldearen ondoren. Sarreren prezioa hamar eurokoa da.

X. Udagoieneko Ostera ekimenaren barruan, Anarik 'Irla izan' izenburuko bere disko barriaren aurkezpen kontzertua eskainiko dau gaur, hilak 12, gaueko 21:30ean hasita, Bilboko Kafe Antzokian. Sarreren prezioa hamar eurokoa da eta, aurretik, Mursego taldeak joko dau.

Lau urte pasau dira Anarik bere lehenengo diskoa plazaratu ebanetik eta euskal kantagintzeak emon dauen 'ahotsik pertsonalenetarikoa' bueltan da barriz 'Irla izan' lan barriagaz. Bide Huts zigiluaren eskutik atara dau diskoa azkoitiarrak; Bide Huts aurretik Metak zigiluan izandako Asier Zuluetak eta beste zenbait lagunek sorturiko ekimena da, eta 'Inoren Ero Ni' eta 'Gora Japon' taldeen diskoak plazaratu ditue, besteak beste.

Kantariak Andoaineko Garate estudioan grabatu dau 'Irla izan' Kaki Arkarazo eta Karlos Osinaga teknikariaren laguntzinoagaz. Lehenengo diskoa plazaratu ebanetik bere ibilbidea jorratzen joan da Anari. 'Abesti sarkor, emonkor, esanguratsu eta barruko indar handia azaltzen dabenak izan dira bere ezaugarri nagusiak, musikea eta letrea buztartuta beti'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu