Kirolean euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2009-11-13 14:05   Euskerea berbagai

Kirol jardueretan euskerearen erabilerearen sentsibilizazino eta sustapen kanpainea aurkeztu dau gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Batez be 6 eta 16 urte arteko edade tartean egiten diran kirol jarduerei begira atondu dau kanpainea, eta kirola egiten daben umeei zein eurek ikustera doazen helduei zuzenduta dago.

Kirol jardueretan euskerearen erabilerearen sentsibilizazino eta sustapen kanpainea aurkeztu dau gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Batez be 6 eta 16 urte arteko edade tartean egiten diran kirol jarduerei begira atondu dau kanpainea, eta kirola egiten daben umeei zein eurek ikustera doazen helduei zuzenduta dago.

Ekimenari babesa agertu deutsie Athletic Club taldeko Koikili Lertxundik eta Iraia Iturregik, Bizkaia Bilbao Basketeko Javi Salgadok, Oier Zearra eta Imanol Agirre pilotariek, Urdaibai Arraun Alkarteko patroi Izortz Zabalak eta Arkote Arraun Alkarteko emakumezko arraunlariek. Gainera, kirolariok euren irudia erabilteko baimena emon dabe egitasmoan ager daiten.

Kanpainea euskarri desbardinetan gauzatuko da. Holan, paperean 2.000 poster, 25.000 liburuxka eta 40.000 egutegi banatuko dira, eta euskarri elektronikoan mikrowebgune bat eta eskuko telefonorako deskargak egiteko plataforma bat sortu dira.

Iraia Iturregi futbolariak adierazo dau Athleticen aldageletan euskeraz berba egiten dabela normalean, eta partidu batzuetan erabiltea 'abantaila handia' izaten dala gaineratu dau, estrategia modura.

Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Alonsotegi, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berriz, Erandio, Ermua, Getxo, Laukiz, Maruri-Jatabe, Muskiz, Leioa eta Zaldibarko udalek, Enkarterri eta Uribe Kostako mankomunidadeek eta Alkarbidek, BBK-k eta Eusko Jaurlaritzak babesten dabe kanpainea.


Gorputza bizkor eta mingaina sasoian (Making off):

http://www.jpsi.es/emolde/

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu