Jagon jardunaldiek etorkinen eta euskerearen arteko loturea landuko dabe aurten

Bizkaie! 2009-11-13 14:49   Euskerea berbagai

Zemendiaren 20an, barikua, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Etorkinak eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea eta Deustuko Unibersidadearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Akademiak jardunaldi honeek preparetako.

Zemendiaren 20an, barikua, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Etorkinak eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea eta Deustuko Unibersidadearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Akademiak jardunaldi honeek preparetako.

Jardunaldietan, Euskal Herrian azken urteotan indartu dan fenomeno bat jorratuko da: etorkinen gaia euskerearen ikuspuntutik. Gaia zenbait ikuspegitik garatuko da, besteak beste, ikuspegi soziodemografikotik, soziolinguistikotik, juridikotik, hezkuntza alderditik etab.

Era berean, Euskal Herri kontinentalean, helduaroan, euskerea ikasten dabizan ikasleen azterketa barri bat be aurkeztuko da. Ganera, hezkuntzan garatutako esperientzia batzuk zein eskualde batzuetan etorkinen integrazinoa sustatzeko egitasmo batzuen barri be emongo da.

XIV. Jagon Jardunaldiak Joaquim Dolz irakaslearen berbaldi bategaz hasi eta ondorioakaz amaituko dira. Dolz irakaslea Katedraduna da Hizkuntzen Didaktikan, Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadean, Genevako Unibersidadean. Genevako Unibersidadeko taldea sekuentzia didaktikoen asmatzailetzat jo geinke eta Dolz irakaslea, besteak beste, Andorrako Hezkuntza Eleanitz sistema barriaren diseinatzaileetako bat da.

Izen-emotea

Euskaltzaindiaren XIV. Jagon Jardunaldiak dobanekoak izango dira eta edonor joan daiteke entzule legez. Izena emoteko epea zemendiaren 19an amaituko da http://www.euskaltzaindia.net/email/jagonjardunaldiak webgunearen bitartez.

Egitaraua:

Goizeko saioa:

  • 10:00-10:15. Lan-jarduna eta mintegian esku hartuko dutenen aurkezpena. Sagrario Aleman
  • 10:15-10:45. 'Inmigrazio berria, hizkuntza arazo berririk?'
    Moderatzailea: Manu Ruiz Urrestarazu
    Hizlariak: Xabier Aierdi eta Erramun Osa
  • 10:45-11:00. Elkarrizketa eta galderetarako tartea
  • 11:00-11:40. 'Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian'
    Moderatzailea: Andres Iñigo
    Hizlariak: Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos
  • 11:40-12:00. Atsedenaldia
  • 12:00-12:30. Euskera, XIII. Jagon Jardunaldietako hitzaldiak. Hedabideen aurrean aurkezpena
  • 12:30-13:00. 'Etorkinak, euskara eta hizkuntza aniztasun berria. Giza eskubideetatik sortutako zenbait hausnarketa'.
    Moderatzailea: Santiago Larrazabal
    Hizlaria: Eduardo Javier Ruiz Vieytez
  • 13:00-13:15. Alkarrizketa eta galderetarako tartea

Arratsaldeko saioa:

  • 16:00-17:30. Esperientzen aurkezpena.
    Moderatzailea: Andres Urrutia
  • 16:00-16:25. 'Haur etorkinen euskara: eskolaren eta inguru euskaldunaren eragina'
    Hizlariak: Ibon Manterola eta Eider Lardizabal
  • 16:25-16:50. 'Etorri berriak nola hurbildu: Markina-Xemeingo esperientzia'
    Hizlaria: Iratxe Lasa
  • 16:50-17:15. Sakanako esperientzia
    Hizlaria: Begoña Zestau Baraibar
  • 17:15-17:30. Elkarrizketa eta galderetarako tartea
  • 17:30-18:15. 'Los programas de educación multilingüe: nuevo reto para la didáctica de las lenguas'
    Moderatzailea: Itziar Idiazabal
    Hizlaria: Joaquim Dolz
  • 18:15-18:30. Elkarrizketa eta galderetarako tartea
  • 18:30-18:40. Ondorioak eta saioaren amaierea.
    Andres Urrutia, Sagrario Aleman eta Erramun Osa.

Eguerdiko 12:00etan hedabideen aurrean agerraldia izango da. Bertan, iazko XIII. Jardunaldietako emaitza jasoten dauen Euskera agerkaria aurkeztuko da, 'Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak' gaiaren ingurukoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu