Gidoilariak trebatzeko ikastaroa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-11-13 10:29

Eiken Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Sektoreko Klusterrak eta EiTBk 'Gidoi Faktoria Eiken-EiTB. Gidoiaren eremua' hezkuntza-programea aurkeztu dabe Bilbon, Pre-Zinebi 51ren jardueren barruan. Ekimena ikus-entzunezko produkzinoan lan egiteko gidoilari adituak trebatzeko asmoz sortu da.

Programearen amesa ikus-entzunezko enpresei goi mailako produktua eta zerbitzua eskaintzeko gai profesionalak lantzea da. Modu horretan, bete egingo litzateke telebistearen merkaduan dagoan hutsunea.

Orain dala bi urte, Eikenek ikus-entzunezkoen euskal industrian gidoilariak falta zirala baieztau eban, prestakuntza diagnosi baten bidez. Diagnosi hori bat etorren EiTBk bere sormen tailerren esparruan antzemondako bakotasunakaz. Hori dala eta, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko egitasmo estrategiko moduan proponidu eban ekimena.

'Ikus-entzunezko produktu on batek gidoia dau oinarri. Gidoi Faktoriaren helburuak gidoilariak presparetea, ahal dan neurrian hemen lan egitea eta gure sektorea hemendik kanpo erreferente bilakatzea dira', adierazo dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu