II. Zinebiexpress lehiaketeak Bilbon filmautako labur onenak sarituko ditu
2009-11-11 14:32 BarriakAstegoienerako iragarri dabe II. Zinebiexpress. Izen-emotea zapatuan, hilaren 14an, izango da, 9:00etatik 11:00etara, Zabalgune Eraikinean. Eskaerak ez dira mugatuak izango, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Lehiaketearen oinarriak kontsulta daitekez hurrengo web orrian www.zinebiexpress.es.
Astegoienerako iragarri dabe II. Zinebiexpress. Izen-emotea zapatuan, hilaren 14an, izango da, 9:00etatik 11:00etara, Zabalgune Eraikinean. Eskaerak ez dira mugatuak izango, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Lehiaketearen oinarriak kontsulta daitekez hurrengo web orrian www.zinebiexpress.es.
Izen-emoteagaz batera parte-hartzaile bakotxari HDV/DV zinta bat emongo jako. Zinta emon eta gero, parte-hartzaileek 48 ordu eta euren talentua izango ditue euren proiektuak gauzatzeko. Proiektuak zemendiaren 16ko arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean emon beharko dira Zabalgune Eraikinean, DVD eta Window Media CD formatuetan.
Lehiaketaeren antolatzaileak, Kinema, Imval eta Claro de Luna Bilboko zinema eskolak, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederren Fakultadea eta Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea, Erandioko Tartanga Lanbide Heziketa Institutua eta Zinebi dira.
Aurtengo gaia 'Bilbo eta Itsasadarra' izango da. Film laburra gai horretan oinarritu beharko da, nahiz eta zeharka izan. Generoa librea da, eta filmak hiru eta hamar minutu artekoak izango dira, kreditu tituluak barne. Kanpoaldeko lekuen % 100 Bilbon filmautakoa izan beharko dau.
Film laburrek aurre aukeraketearen lehenengo fase bat pasauko dabe. Fase honetan, erabagia hartuko dauen batzordea aitatutako zinema-eskoletako kideek osotuko dabe. Ondoren, epaimahai batek balorauko ditu aukeratutako filmak eta irabazleak aukeratuko ditu. Epaimahai hau Gabriel Villotak, Arantza Ibarrak eta Shanti Basaurik osotuko dabe.
Gabriel Villota EHUko Ikusentzunezko Komunikazinoa eta Publizidadea Saileko irakaslea da eta artista moduan lanak egiten ditu. Horrezaz gan, ikus-arteagaz zerikusia daben jarduerak antolatzen ditu. Aldizkari espezializatuetan, arte katalogoetan eta beste komunikabide idatzietan argitaratu dau.
Arantza Ibarra idazlea, gidoigilea eta zine zuzendaria da, eta 'Zigortzaileak' filma zuzentzen dabil gaur egun Alfonso Arandiagaz batera. Euskeraz filmauta, 'bullying'-aren gaia jorratzend au. 'Zigortzaileak' pelikulan Anne Igartiburuk, Carlos Soberak eta Xavier Elorriagak hartuko dabe parte, besteak beste.
Shanti Basauri, barriz, konpositore eta musikaria da, 'Agur Marijaia' abestiaren egilea. Abestia 2009ko Aste Nagusiko amaierea ospatzeko estreinau zan.
Kontuak kontu, zemendiaren 20an, arratsaldeko 20:00etan egingo dan festan emongo dira aukeratutako lanak Zabalgune Eraikinean, eta bertan jakinarazoko dira bi sarituen izenak. Sariak hurrengoak izango dira: 600 euroko lehenengo sari bat eta 300 euroko bigarren sari bat. Joan dan urtean bezela, film laburrak 'El Correo' egunkariaren web-orrian izango dira ikusgai: http://servicios.elcorreodigital.com/zinebi-express/
Igaz, I. Zinebiexpress lehiaketan, 53 zinemazale taldek emon eben izena; talde gehienak bilbotarrak izan ziran, 23 hain zuzen be. Gainera, Barakaldoko bi talde, Getxoko beste bi, Donostiako bi, Gasteizko bi, Sopelako bat, Barrikako bat, Portugaleteko bat, Galdakaoko bat, Bergarako bat eta Aguraingo beste bat be izan ziran lehian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!