Erakunde etiko-erlijiosoen ekintza soziala aztergai Bilbon
2009-11-13 14:18 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Fakultadeko Bizkaiko Ataleko Estaduko Zuzenbide Eliztarrekoak 'Estadu soziala eta erakunde etiko-erlijiosoen ekintza soziala Europar Batasunean' izenburuko jardunaldia antolatu dau datorren astelehenerako, zemendiak 16, Bilboko Ercilla hotelean, goizeko 9:30etik aurrera.
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Fakultadeko Bizkaiko Ataleko Estaduko Zuzenbide Eliztarrekoak 'Estadu soziala eta erakunde etiko-erlijiosoen ekintza soziala Europar Batasunean' izenburuko jardunaldia antolatu dau datorren astelehenerako, Bilboko Ercilla hotelean, goizeko 9:30etik aurrera.
Jardunaldiak batzordeak eta eztabaida-mahaiak izango ditu. Berbalari moduan ariko dira Philippe Portier (Paris-Sorbonako Unibersidadea) eta Jérôme Vignon (Europar Batzordea). Eztabaida-mahaietako moderatzaile moduan Francesco Margiotta UNESCOko Batzorde Juridikoaren burua eta Dionisio Llamazares 'Laicidad, libertades públicas y valores de ciudadanía' UNESCO Katedraren zuzendaria izango dira.
Topaketearen barruan nazinoarteko 20 aditu baino gehiagok parte hartuko dabe eta, gaien artean, estadu sozialen krisia eta erlijinoen zeregina edo Europar Batasuneko politika soziala jorratuko dira.
Bileran, parte hartzen daben adituez gan, Amaia Maseda EHUko Gizarte Erantzukizun eta Unibersidade Hedakuntzako erretoreordea; Jasone Astola EHUko Bardintasunarako zuzendaria; eta Jose Manuel Martin Osante EHUko Zuzenbide Fakultadearen Bizkaiko Ataleko dekanorde-koordinatzailea izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!