After
2009-11-16 10:48 Zinema kritikakBelaunaldi baten porrota agertu nahi dau zuzendariak, ondo da, baina horretarako ez da errepetidu behar eszena berbera behin eta barriro. Saltoka ibilten da filma, aurrera eta atzera, baina horrek ez ez dau ezelako ekarpenik egiten, ikuslearen zorabioa ez bada.
- Zuzendaria: Alberto Rodríguez.
- Gidoigilea: Rafael Cobos.
- Herrialdea: Espaina.
- Antzezleak: Guillermo Toledo, Tristán Ulloa, Blanca Romero, Jesús Carroza.
- Argazkia: Alex Catalán
- Produktoreak: Tesela PC / La Zanfoña Producciones.
- Generoa: dramea.
- Musikea: Julio de la Rosa.
- Iraupena: 116 minutu.
Manuel (Tristán Ulloa), Ana (Blanca Romero) eta Julio (Guillermo Toledo) lagunak dira nerabetasunetik, baina aspaldiko partez ez dira alkartu. Egun berrogei urte inguruan dabilz eta euren bizitzak nahikoa bideratuta dagoz; hirurek egoera ekonomiko ona lortu dabe eta abar. Udako gau batean alkartzen dira barriro parrandea egiteko. Gaztetasuna errekuperetako gogoz edo, desfase handia egiten dabe: alkohol ugari, drogak eta sexua. Dana, euren bizitzaren hutsuneak ahaztearren.
Suposatzen da hunkigarria izan behar dauela berrogeitakadun honeen autosuntsitzea, baina ni hotz ixten nau. 'Historias del Kronen II' ikusten nagoala begitantzen jat. Hamaikagarren 'erraia' esnifau orduko, aspertuta nago. Belaunaldi baten porrota agertu nahi dau zuzendariak, ondo da, baina horretarako ez da errepetidu behar eszena berbera behin eta barriro. Saltoka ibilten da filma, aurrera eta atzera, baina horrek ez ez dau ezelako ekarpenik egiten, ikuslearen zorabioa ez bada. Filmak irabazi egiten dau pertsonaia bakotxaren eguneroko bizitza erakusten dauenean, baina gaueko bidaiara bueltetan dan bakotxean interesa galdu egiten dau. Blanca Romero oso guapa agiri da, baina bere pertsonaia lausotuta agertzen da. Guillermo Toledo eta Tristán Ulloaren pertsonaiak hobeto ulertzen dira, baina gehiago garatuko izan balebez, hobeto nire eretxiz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!