Hogei urte 'Jo Ta Ke'

Saioa Torre Gereketa 2009-11-12 14:36   Musikea

Orain dala hogeta bat urteko abuztuaren 14an igon eben Su Ta Gar taldeko kideek lehenengoz eszenatoki ganera eta orduan biztutako sua amatau barik dago oraindino. Igaz, uteurren berezia ospatzeko antolatutako kontzertu-biran -aurtengo abuztuan amaitu dana- oinarritutako CD bikotxa eta DVDa -120 minutu- aurkeztu ditue gaur Bilboko Kafe Antzokian.

Orain dala hogeta bat urteko abuztuaren 14an igon eben Su Ta Gar taldeko kideek lehenengoz eszenatoki ganera eta orduan biztutako sua amatau barik dago oraindino. Igaz, uteurren berezia ospatzeko antolatutako kontzertu-biran -aurtengo abuztuan amaitu dana- oinarritutako CD bikotxa eta DVDa -120 minutu- aurkeztu ditue gaur Bilboko Kafe Antzokian. Lanean, Durangon 2008ko abenduaren 26an grabautako kontzertua -26 kantak osotua- jaso dabe eta, CD bikotxean, kanta horreek dagoz entzungai. Aitor Gorosabel, Xabi Bastida eta Galder Arrillaga egon dira aurkezpen-prentsaurrekoan; Igor Oyarbide falta jaken.

'Aspaldian jo ez doguzan kantak eta soinu originalean jotea erronka handia izan da guretzat', azaldu dau Gorosabelek. Izandako arrakastea ikusita, lana ondo egin dabela esan daiteke, 'hasieran 10 kontzertu aurreikusi genduzalako eta, azkenean, 24 izan ziran, horreetako bi Katalunian'. Publiko-kopuruari erreparauta be, 'erantzuna bikaina izan da eta adin guztietako jentea hurreratu da kontzertuetara, orain dala 20 urte ezagutu gintuenak eta egungo jarraitzaileak nahastean egon dira'. Taldekideek zehaztu dabenez, kontzertu intimoak eta parte hartzaileak eskaintzea izan da euren amesa eta, horretarako, Bastidaren esanetan, 'gure ibilbidean oso esanguratsuak izan diran kantak jo doguz'.

Lana ilusinoz aurkeztu arren, 'nostalgia ikutua be badauka, bai publikoarentzat -sasoi bateko jarraitzaileentzat-, bai guretzat -kanta zaharrak joteagaitik-', dino Gorosabalek. 'Jo Ta Ke' edo 'Itxaropena' lako kantek azaltzen dabe taldekideen eta jarraitzaileen sentimentu hori eta, hogei urte pasau arren, oraindino be eszenatokira urtekeran urduri egoten dirala autortu dabe taldekideek. Hori bai, 'guk disfrutetan badogu, publikoak be disfrutetan dau'.

Aurrerantzean, kontzertuetan montaje berezia eskaintzeko amesa dau Su Ta Garrek baina oraindino ez daki nondik joko dauen, izan be, orain arte eskainitako kontzertuen emoitza lan hau da eta, zikloa, zeozelan, zarratuta dago. Horregaitik, begiak urrunago jarri eta 'datorren urtean disko barria ataratea da gure amesa'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu