VIII. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia zemendiaren 20an Getxon
2009-11-12 13:08 MusikeaAtzerritik aurten, Québec (Raynald Ouellet), Italia (Riccardo Tesi) eta Okzitaniako (Joan Francés Tisner eta Marc Castanet) artistak jatorkuz. Danak dira musika herrikoian adituak, eta musikari zein ikertzaile edo irakasle moduan ibilbide luzea egina dabe. Euskal Herritik trikitixearen modernizazinoa etorriko jaku (Laja eta Poxpi, Bunpada Sound, Esne Zopak eta Herrikojak).
Bizkaiko Trikitixa Alkarteak Getxon ospatuko dau aurten Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren zortzigarren edizinoa. Bertan, urtero legez, Euskal Herriko zein atzerriko trikitilari eta musikariak ikusi eta entzuteko aukerea izango da. Topaketa honen bidez, alkarteak munduan zehar dagozan trikitixea joteko estilo eta era desbardinak erakutsi eta ezagutzera emon gura ditu.
Atzerritik aurten, Québec (Raynald Ouellet), Italia (Riccardo Tesi) eta Okzitaniako (Joan Francés Tisner eta Marc Castanet) artistak jatorkuz. Danak dira musika herrikoian adituak, eta musikari zein ikertzaile edo irakasle moduan ibilbide luzea egina dabe. Euskal Herritik trikitixearen modernizazinoa etorriko jaku (Laja eta Poxpi, Bunpada Sound, Esne Zopak eta Herrikojak); trikitilari guztiek gaur egungo teknika eta estilo barriak buztartuko ditue soinu txikiagaz. Esangura horretan, trikitixa eta panderoak lagun izango ditue caja de ritmos-a, rap-a edo DJa, besteen artean.
Jaialdia zemendiaren 20an ospatuko da, arratsaldeko 20:00etan Areetako Andres Isasi Musika Eskolan (Getxo). Sarrerak 6 euroan salduko dira zemendiaren 10etik aurrera, Getxoko Kultur Etxean zein BBKren bitartez. Musika emonaldia amaitu ostean, jaialdiak jarraitu egingo dau Areetako Glass tabernan. Bertan trikisession antzeko bat egongo da eta hor jaialdiko partaideek era informalagoan joko dabe. Batzuk besteakaz joteko, inprobisetako, esperimentetako… aukerea izango dabe, eta hurreratzen diran guztiek artistak hurretik ikusi zein eurekaz joteko aukerea izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!