Bertsolaritzea ikasgelan: 14.450 umek eta gaztek bertsolaritzea landuko dabe ikastetxean
2009-10-29 10:57 BertsolaritzeaAlkartearen esanetan, urtez urte ikastetxeen eskaria hazten doa. Aurten, igaz baino 1.900 ikasle gehiagok parte hartuko dabe proiektuan. Barrikuntzarik be badago: Txapelketa Nagusiari jarraipena egingo deutse ikasgelan, sekuentzia didaktikoen bidez.
Aurten be, bertsolaritzeak bere lekua izango dau ikasgelatan: astean ordubete eskainiko deutse 14.450 umek bertsolaritzearen lanketeari, Bertsozale Alkartearen proiektuaren bidez. Alkartearen esanetan, urtez urte ikastetxeen eskaria hazten doa. Aurten, igaz baino 1.900 ikasle gehiagok parte hartuko dabe proiektuan. Barrikuntzarik be badago: Txapelketa Nagusiari jarraipena egingo deutse ikasgelan, sekuentzia didaktikoen bidez.
Proiektuaren ezaugarriak
Bertsozale Alkarteak bertsolaritza lantzeko aukerea emoten deutse ikastetxeei. Ikasturte osoan, astean ordubeteko tartea eskaintzeko jako, euskera ikasgaiaren barruan (batez be LH 4. eta 5. mailetan). Bertsozale Alkarteko bertsolaritza irakasleak gidatzen dau saioa, tutorearen laguntzinoagaz. Ikasmaterialari jagokonez, umeek 'Gu ere bertsolari' ikasliburua erabilten dabe eta irakasleek audio eta bideozko material osogarriak. Ikasturtean egindako lana jentaurreratzeko, ikastetxeetako jaialdiak egiten dira maiatz guztietan eta ikasleak oholtzara igoten dira, ikasitako bertso sortak kantetako. Liburuxkak be argitaratzen dira urtero, ikasleek jarritako bertsoakaz. Proiektuaren barruan, ikastetxeei bertso saioak antolatzeko aukerea be emoten jake. Eta ikastetxeak berak antolatzen dituan ekitaldietan be parte hartzen da (inauterietako jaialdian, Santa Ageda, ikasturte amaierako jaian...).
Aurten, Txapelketa Nagusia landuko dabe
Aurtengo barrikuntza nabarmenena Txapelketa Nagusia gelan aztertuko dabela da. Ikasleentzat Sekuentzia Didaktikoak sortu dira, eta audio eta bideozko material osogarriak. Lanketa honen bidez, ikasleek Txapelketan parte hartuko daben euren hurreko bertsolariak ezagutuko ditue, saioei jarraipena egingo deutse... Ganera, aukerea izango dabe hip-hop-kopla txapelketa batean parte hartzeko.
Zergatik landu bertsolaritza ikasgelan?
Bertsolaritzeak umeakaz ahozko hizkuntzea lantzeko aukerea emoten dau. Musikeari jagokozan gaitasunak be lantzen dira bertsoaren bidez, eta baita Trebetasun Pertsonalak eta Sozialak be (autoestimua, jentaurrekotasuna, kontzentrazino-teknikak, sormena…). Bertsozale Alkarteak argitaratutako Bertsolaritzaren Curriculuma lanak jasoten dau horren barri.
Ikastetxetik bertso-eskolara
Ikastetxean zaletu diran umeek aukerea dabe bertsoa lantzen jarraitzeko, bertsoeskolan. Eskola-orduz kanpo eskaintzen dira bertso-eskolak, herri mailan zein ikastetxeetan. Talde txikiak izan ohi dira, eta bertsotan bat-batean hasteko aukerea emoten dabe. Urtean, hainbat ekintzatan parte hartzen dabe bertso-eskolek: asteburu-pasak, bertso-udalekuak, bertso-saioak, sariketak…
2009/2010 ikasturteko datuak
Lurralde bakotxean nabarmentzekoak
Araba
Aurten, lehenengoz, Arabako eskualde guztietara zabaldu da proiektua: Errioxako 4 ikastolatan be bertsolaritzea landuko da urte osoan, Arabako Ikastolen Alkarteagaz hasitako alkarlanari esker. Beraz, zazpi eskualdeetan landuko da bertsolaritzea: Gasteiz, Añana, Gorbeialdea, Errioxa, Lautada, Aiara eta Mendialdean.
Bizkaia
Proiektua errotzen ari da Enkarterrin, Erandion eta Barakaldon. Bilbo da bertsolaritza lantzen daben ikastetxe gehien biltzen dituen gunea (37 ikastetxe). Bertsozale Alkarteak Bizkaiako 11 eskualdetan eskaintzen ditu bertsolaritza klaseak: Bilbo-Bilboaldea, Enkarterri, Meatzaldea, Ezkerraldea, Nerbioi Ibarra, Uribe Kosta, Txorierri, Lea Artibai, Durangaldea eta Arratia.
Ganera, Bizkaian badira bi bertso-eskola, euren inguruneko herrietan bertsolaritza-klaseak emoten dituenak ikastetxeetan: Sestaoko Hasi Bertso-eskolea eta Algortako ALBE. Ia 900 ikaslek lantzen dabe bertsoa lekuko bi bertso-eskola horreen eskutik.
Gipuzkoa
Gipuzkoako bailara guztietan zabaldu da proiektua. LH-n, 5. eta 6. mailako D ereduko ikasleen % 85ak lantzen dau bertsolaritzea Alkartearen eskutik. Orain arte herri handietara zabaltzeko lana egin da, eta egungo apustua herri txikietara ailegetea da.
Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa
Seaskaren ikastola guztietan bertsolaritzea lantzen dau, irakasle baten eskutik. Bertsozale Alkarteak ikastaro laburrak eskaintzen ditu ikastetxe elebidunetan.
Nafarroa
Lehenengoz, Aezkoa eta Erroibar bailaretara ailegauko da proiektua: Garralda eta Aurizberriko ikastetxeetara, hain zuzen.
Egun, 4 eskualdetan dago Bertsozale Alkartea lanean Nafarroan: Iruñerrian, Baztan- Bidasoan, Mendebaldean eta Hego-Ekialdean.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak hitzarmen bidez babesten dauen proiektua da bertsolaritzearena.
Datuak
-Ikasleak: 15.150
-Ikastetxeak: 285
-Bertsolaritza irakasleak: 25
Bertso-eskolak
-Bertso-eskola daben herriak: 99
-Danetara, kideak: 1.566
-Umeen bertso-eskoletan: 958
-Helduen bertso-eskoletan: 608
-Emakumeak %41, Gizonak %59
-Umeen bertso-eskoletan, neskak: %50
-Helduen bertso-eskoletan, emakumeak: %26
-Bertso-eskoletako irakasleak eta arduradunak: 127
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!