Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak bere 25. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2009-10-26 10:20   Euskerea berbagai

Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurren hori ospatzeko ekintza batzuk antolatu ditu Bilboko Udaleko Euskara atalaren eta Ipar Kutxaren laguntzaz urriaren 27, 28 eta 29an. Ekitaldiak Bilboko La Casilla plazan jarriko dan karpa batean izango dira.

Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurren hori ospatzeko ekintza batzuk antolatu ditu Bilboko Udaleko Euskara atalaren eta Ipar Kutxaren laguntzaz urriaren 27, 28 eta 29an. Ekitaldiak Bilboko La Casilla plazan jarriko dan karpa batean izango dira.

Euskaltegi bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez, jardunaldi honeen helburu nagusia Bilboko ikasleek eta, batez be, Juan Mateo Zabala euskaltegiko ikasleek euskerea ikasten eta euskerea zabaltzen eta erabilten egin daben eta egiten daben ahalegina autortzea da. Horretarako, J.M. Zabala euskaltegiak bere lagunak, ikasle eta irakasleak, instituzinoak eta, oro har, euskerearen alorreko kideak eta lagunak alkartu nahi ditu ospakizunotan. Ospakizunak hiru egunetan izango dira eta egun horreetan umeentzako, gazteentzako zein helduentzako ikuskizunak eta jarduerak izango dira. Horreekaz batera, erakusketa txiki bat be izango da, Juan Mateo Zabala euskaltegiaren 25 urte honeetako mugarri eta erreferentzia batzuk jasoko dituana.

Kontuak kontu, urriaren 27an, 11:30etan komunikabideak konbidatuta dagoz euskaltegiko arduradunakaz zeozer hartzera egitaraua aurkezteko. Arratsaldeko 19:00etan helduentzako antzezlana izango da: 'Larru haizetara' obra interpretauko dute Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osotzen daben Ez dok Hiru Bikoteatroa taldeak.

Urriaren 28an, euskaltegiko ikasleek hartuko dabe karpea eskola-ekintzak bertan egiteko. Arratsaldeko 18:00etan umeen txandea izango da eta 'Atxikistan' obrea eskainiko dau Eidabe taldeak. Saio hau, aurrekoa bezela, etorri nahi daben guztientzat zabalik izango da.

Azkenik, hilaren 29an, 19:30etatik aurrera, eta ospakizunakaz amaitzeko, urteurrenaren jaia egingo da. Jaira gaurko zein aspaldiko ikasle eta irakasleak eta inguruko lagunak dagoz konbidatuta, instituzinoetako ordezkariakaz eta sektoreko lagunakaz batera. Eidabe taldea arduratuko da konbidatuen harreraz eta jaian Bull DJak musikea jarriko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu