'Lurmentzean', Peru Abarka 2009ko Album Saria plazan honezkero

Bizkaie! 2009-10-26 14:08   Kulturea

Saria Markina-Xemeingo Udalaren eta Gero Argitaletxearen alkarlanaren emoitzea da, euskerazko Album formatuaren aldeko apustua. Gainera, antolatzaileek adierazo dabenez, album formatua ez da umeei bakarrik zuzendutako liburu mota bat, nagusiok be formatu horregaz itzel disfrutau geinkelako.

Pasa dan zapatuan, Biblioteka egunagaz bat eginik, aurtengo, 2009ko Peru Abarka sari biekaz (ilustrazinoa eta testua) sortutako nagusientzako Albumaren aurkezpena izan zan Markina-Xemeingo udaletxean. 'Lurmentzean' album liburuaren aurkezpen ekitaldian izan ziran Testu sariaren irabazlea Xabier Mendiguren Elizegi eta Ilustrazino sariaren irabazlea Nuria Hernández Pintor eta uren esperientzia zelakoa izan dan kontau eben.

'Lurmentzean' ipuin labur bat da, misterioz eta sentsualtasunez betea. Edur garaian hasten da: auto bat mendi zurituen artean, asfalto gainean lasterka, ez dakigu oraindino nora; hortik aurrera, beste hainbat kokaleku: hotela, logela, ohea, balkoia... Guztien artean istorio bat ehuntzen dabe, apurka garatuz doana: hitzez baino gehiago isiltasunez jositako maitasun-harreman bat, irakurleak osotu beharko dauena. Testua bezain esanguratsua da, bestalde, ipuinaren alderdi grafikoa: sujerentziaz eta delikadeziaz beteriko marrazkiak, grinaren gorria, edurraren zuria eta gauaren baltza alkartzen dituenak.

Saria Markina-Xemeingo Udalaren eta Gero Argitaletxearen alkarlanaren emoitzea da, euskerazko Album formatuaren aldeko apustua. Gainera, antolatzaileek adierazo dabenez, album formatua ez da umeei bakarrik zuzendutako liburu mota bat, nagusiok be formatu horregaz itzel disfrutau geinkelako.


Informazio gehiago:

www.peruabarka.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu