Koro Navarrok euskeratuko dau Doris Lessing-en 'The grass is singing' nobelea
2008-02-01 15:10 Euskerea berbagaiXXI. Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketea (2007ko Nobel Sariduna euskeratzeko bekea emoten dauena) irabazi dau idazle donostiarrak. Bekeak eskaintzen dauen 5.500 euroko diru-laguntzinoagaz, Navarrok udagoienerako itzuli behar dau lana.
Jon Martinez Soba Loiuko Urdaneta ikastetxeko ikaslea izan da Matematika Olinpiadako eskualde mailako fasean irabazlea
2008-02-01 14:46Matematikako Olinpiadea Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen dau. Olinpiadako lehen fase honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 41 ikaslek parte hartu eben. Probak lehenengo aldiz EHUko hiru campusetan egin ahal izan ziran, eta 29 ikaslek egin zituen Bizkaiko campusean eta 12k Arabakoan.
Iñaki Urrutia: ‘umore premina handia dogu danok be’
2008-02-01 12:57 Barriketan'Euskadi Comanche' programako aurkezlea
'Kinteto soNos' (lehen 'Musikene') barriaren aurkezpena
2008-02-01 11:49 MusikeaSortu ziran kontserbatorioaren izenagaz nahaste eta txarto-ulerturik ez sortzeko, etapa profesionalago barri baten atean, lehen 'Kinteto Musikene' zanak izena aldatzea erabagi dau eta aurrerantzean 'Kinteto soNos' deituko da.
Euskera-eskolak izango dira Japoniako hiru unibersidadetan
2008-01-31 16:47 Euskaldunak munduanPatxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkulariak Japoniara egin barri daben bisitea 'emonkorra' izan da. Izan be, euskera klaseak eskaintzeko prozesua martxan jarri dabe Tokioko Sofia Unibersidadean, Osakako Kansai Gaidain eta Kobeko Unibersidadean.
HABEk eta FIVUk euskerazko irakasleak preparauko ditue lau urtez Uruguaiko lau euskal etxetan
2008-01-31 13:47 Euskaldunak munduanIkastaroaren bitartez, Uruguaiko euskal zentro honeek euren euskerazko irakasle propioak trebatzeko aukerea izango dabe. Era berean, dagoeneko ikastaroak martxan dituen euskal etxeek eskaintzea handitu ahal izango dabe.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak 2.129.339 lagun ziran 2006an
2008-01-31 13:282001 eta 2006 artean biztanleriaren hazkunde orokorra eta joera-aldaketea dagoz, 1980ko hamarkadan hasitako biztanleriaren murrizketea atzean itxita. 2001ean igarten zan biztanleriaren bizkortzea baieztatu egin da, Eustatek jakinarazo dauenez.
Elkar diskoetxearen udabarrirako nobedadeak
2008-01-31 13:22 MusikeaAmaia Zubiria, Ruper Ordorika edota Mikel Markez artistek, besteak beste, euren lan barriak kaleratuko ditue eguzkiaren izpiak berotzen eta arbolak loran hasten diranerako. Hona hemen Elkar diskoetxeak laster plazaratuko dituan diskoen zerrendea:
Jaiobarriak euskeraz erregistretako kanpainea
2008-01-31 12:09 Euskerea berbagaiGurasoen eskariei erantzunez, ume jaiobarria euskeraz erregistretako emon beharreko pausuak azaltzen dituan dokumentua preparau dau Behatokiak eta beharrezkoak diran formularioak be eskuragarri ditu.
Aratosteak Iñaki Iturriozegaz
2008-01-31 11:26 BertsolaritzeaAratosteak gane-ganean doguzala, bertso-sorta bat heldu da Bizkaie!-ra. Iñaki Iturrioz Zuluaga dogu egilea. Bera izatez igorreztarra da, halan da be gazte-gaztetarik Zeanuritik zehar dabil. Zeaniztartu egin jakula esan geinke.
Tomas Deunaren eguneko The Pub Ibiltariaren grabazinoa barreskuratu dabe
2008-01-31 10:46 MusikeaIgazko Tomas Deunaren egunean, zuzenean grabau beharreko 'The Pub Ibiltaria' Bildumako 12. CDa, kontzertuan izandako indar elektriko mozketa batzuk zirala-eta hondatu egin zan. Halanda be, 'zorionez, berreskuratu egin ahal izan da'.
Iruñeako San Fermin ikastolea saritu dabe alkarbizitzearen alde egindako lanagaitik
2008-01-30 17:35'Elkarbizitzen ikasten' programearen bidez, eskolako indarkeria edota drogamenpekotasuna prebeniduteko egindako lanaren emoitza onak autortu deutsiez. Gurasoak eta ikasleak, aldi berean eduketan ditu lan honek.
Ibon Zubiaur getxotarrak 'Juno und Ganímedes' poemea itzuli dau gaztelaniara
2008-01-30 17:29Christoph Martin Wieland egile alemanaren lanean, XVIII. mendean bere herriko autore nagusienetarikoa izandakoak zuzen-zuenean egiten dau berba desio homosexualaz eta, horren ondorioz, ondorengo belaunaldietako autore alemanek moraltasunik ez izatea leporatu eutsien.
'Musika-Música' jaialdiak Franz Schubert musikaria omenduko dau
2008-01-30 14:52 MusikeaJaialdiaren zazpigarren edizinoak, 'Schubert Vienan' izenburupean, Vienako aldiaren eta XIX. mendeko aldi erromantikoaren bitarteko musika-trantsizinoari jagokozan lanik bikainenak entzuteko aukerea eskainiko dau zezeilaren 28tik martiaren 2ra bitartean.
1508 – 2008, Gerediagako batzartokiaren baieztapenaren 500. urteurrena
2008-01-30 14:10Lehenagotik be toki honetan batzartzen ziran, ezagutzen dogun lehen aitamena 1387koa da, baina, hau dogu Jaun/Andere baten lehen baieztapena.
Loan talde bilbotar gazteak lan barria atara dau
2008-01-30 12:13 MusikeaBilboko rock gogorraren eszeneak azken boladan emon dauen talderik esanguratsuena da Loan. 'Kobazuloan saiakerak' izeneko lana Santanderreko Odio Sonoro diskoetxearen eskutik atara dabe.
Antzerti aldizkaria Sarean berrargitaratua
2008-01-29 17:24Antzerti aldizkaria sarean berrargitaratu dau Armiarmak, testuak nahiz faksimilak (pdf); danetara, 47 egileren 76 antzerki lan.
Sei hilebete Txinaren jentaurreko aurkezpen ofizialerako (I)
2008-01-29 17:10 Bidaide2008ko 8aren 8an, goizeko zortziretan, herrialdearen historian izan dan espektakulurik handiena hasiko da. Txina eszenatoki erraldoi bihurtuko da eta bertan jazotakoa mundu guztiak ikusiko dau. Horregaitik, Gobernuak oraindino zarratu barik dagozan gaiak amaitutzat emon gura ditu.
MCCk eta Zeelanda Barriko enpresa batek 'joint-venture' bat eratu dabe
2008-01-29 17:05 Euskaldunak munduanMCCk eta Zeelanda Barriko Meridian Energy Limited-ek 'joint-venture' bat eratu dabe, Espainian ‘WhisperGen’ izeneko mikrosorkuntzarako sistema barritzaile bat fabriketako. Sistema hori Europako merkatuan be zabalduko da.
Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dabe Dallasen pianista bilbotarraren ondarea garatzeko
2008-01-29 16:52 Euskaldunak munduanAchucarroren eta Dallasen arteko hartu-emonak estuak dira, 1989an, Achucarrok Southern Methodist unibersidadeko Joel Estes Tate katedrea bete ebalako.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...