1508 – 2008, Gerediagako batzartokiaren baieztapenaren 500. urteurrena

Bizkaie! 2008-01-30 14:10

Lehenagotik be toki honetan batzartzen ziran, ezagutzen dogun lehen aitamena 1387koa da, baina, hau dogu Jaun/Andere baten lehen baieztapena.

Loan talde bilbotar gazteak lan barria atara dau

Gotzon Uribe 2008-01-30 12:13   Musikea

Bilboko rock gogorraren eszeneak azken boladan emon dauen talderik esanguratsuena da Loan. 'Kobazuloan saiakerak' izeneko lana Santanderreko Odio Sonoro diskoetxearen eskutik atara dabe.

Antzerti aldizkaria Sarean berrargitaratua

Bizkaie! 2008-01-29 17:24

Antzerti aldizkaria sarean berrargitaratu dau Armiarmak, testuak nahiz faksimilak (pdf); danetara, 47 egileren 76 antzerki lan.

Sei hilebete Txinaren jentaurreko aurkezpen ofizialerako (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-01-29 17:10   Bidaide

2008ko 8aren 8an, goizeko zortziretan, herrialdearen historian izan dan espektakulurik handiena hasiko da. Txina eszenatoki erraldoi bihurtuko da eta bertan jazotakoa mundu guztiak ikusiko dau. Horregaitik, Gobernuak oraindino zarratu barik dagozan gaiak amaitutzat emon gura ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

MCCk eta Zeelanda Barriko enpresa batek 'joint-venture' bat eratu dabe

Bizkaie! 2008-01-29 17:05   Euskaldunak munduan

MCCk eta Zeelanda Barriko Meridian Energy Limited-ek 'joint-venture' bat eratu dabe, Espainian ‘WhisperGen’ izeneko mikrosorkuntzarako sistema barritzaile bat fabriketako. Sistema hori Europako merkatuan be zabalduko da.

Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dabe Dallasen pianista bilbotarraren ondarea garatzeko

Bizkaie! 2008-01-29 16:52   Euskaldunak munduan

Achucarroren eta Dallasen arteko hartu-emonak estuak dira, 1989an, Achucarrok Southern Methodist unibersidadeko Joel Estes Tate katedrea bete ebalako.

‘Asterix Joko Olinpikoetan’, zinema frantziarreko filmik karuena datorren astean ikusgai

Bizkaie! 2008-01-29 14:57   Barriak

Asterix eta Obelix bere lagun leiala zinema-aretoetara itzuliko dira euren abenturen hirugarren zatiagaz. Frantziako zinemaren historiako produkzinorik karuena da pelikulea eta datorren astean estreinauko da Europako 5.000 zine-aretoetan. Europako ia herrialde gehienetan batera estreinauko da pelikulea.

Bardem Bigarren Mailako Aktorerik Onena izentau dau Aktoreen Sindikatuak

Bizkaie! 2008-01-29 13:14

Aktoreen Sindikatu Nagusiak saritutako aktoreek zeozelako aldea dabe Oscarretarako, Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademian boto eskubidea daben 6.000 personetatik gehienak aktoreak diralako.

Gaiak eta EHUk Elkano 2008 Bekak jarri ditue abian

Bizkaie! 2008-01-29 12:53   Euskaldunak munduan

Elkano Beken bigarren edizinoan aukeratuak izango diran 11 bekadunak, Txina, India, Mexiko, Brasil, Belgika eta Alemania lako herrialdeetara joango dira, eta urtebete arteko trebakuntzea egiten egongo dira praktiketan.

Bizkaiko Txakolinaren 905.000 litro egin dira aurten, 2006an baino 35.000 gitxiago

Bizkaie! 2008-01-28 18:21   Jan edanak

Kanpainan produzidutako txakolinaren % 80 Bizkaian kontsumiduko da. Ganerakoa Madrilera eta Bartzelonara joango da, eta 40.000 botila inguru nazinoarteko merkatuetara bialduko dira (AEBetara, Norvegiara eta Alemaniara).

Arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldia Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2008-01-28 17:39   Jan edanak

Leartiker Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Teknologiako sailak arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dau urtarrilaren 29rako. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzinoagaz preparautako jardunaldi hau Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko enpresa-aretoan egingo da.

Hozbero, hotzeri eta eztulakaz kontuz...

Markues 2008-01-28 13:56   Begi betegarri

'Euskaraz bai zikloa hasi gura dogu'

Bizkaie! 2008-01-28 11:49   Euskerea berbagai

Kontseiluak 10 urteotan Euskal Herriko hainbat txokotara heltzea lortu dau. Gaur egun 121 herritan egiten dau lan, Uztaritze, Tafalla, Donostia, Amurrio eta Basauri, besteak beste.

Suitzako film batek irabazi dau Zinegoak jaialdiko sari nagusia

Bizkaie! 2008-01-28 11:04   Barriak

Comme des voleurs Lionel Baier zinemagilearen filma saritu dabe. Pelikulea 'emozinoz beterikoa da eta mutil homosexual baten nortasuna zelan garatzen dan' erakusten dau, epaimahaiaren esanetan.

Deustuko Unibersidadeko hiru irakasle saritu ditue Kanadan

Bizkaie! 2008-01-25 15:04   Euskaldunak munduan

Josune Saenz, Nekane Aranburu eta Olga Rivera ikertzaileek komunikazino onenaren saria jaso eben urtarrilaren 18an McMaster World Congress izeneko biltzarraren 29. edizinoan, Ontarioko Hamilton urian (Kanada). Lanaren izenburua honakoa da: 'Knowledge sharing and innovation performance: A comparison between high-tech and low-tech firms'.

‘Dantza Plazetan’ ekimenaren barruan, 7 dantza taldek Bilboko 5 auzotan egingo dabe jantzan urtean zehar

Bizkaie! 2008-01-25 14:12   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ programea abiarazo dau euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko.

Ardaoa edan ostean, zer egin botileagaz: berrerabili ala birziklatu?

Imanol Sarasola Enologoa 2008-01-25 11:21   Jan edanak

Estaduko ingurumen ministeritzeak jatetxeetan ardao botilak hutsitu ostean berrerabilteko lege proposamena egin dau. Proposamen hori Hondakinen Nazino Planean dago eta hilabete gitxi barru indarrean jarteko asmoa dabe. Ardaogintza sektorea lege proposamenaren kontra dago.

Euskaltzaindiak 16 urtez euskaltzainburu izandako Jean Haritschelhar omendu dau

Bizkaie! 2008-01-25 10:27   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak ekitaldi berezia egin dau bere egoitza nagusian: batetik, Euskerearen Erakunde Publikoagaz hitzarmena sinatu dau eta bestetik Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia egin deutso.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kultura ondarearen ikerkuntzarako zentro bat izango dau Gasteizek

Bizkaie! 2008-01-25 10:02

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kultur ondarea ikertzeko eta zabaltzeko zentroa izango da Gasteizko Maturana-Berastegi jauregia 2011. urtetik aurrera baina nazinoarten be erreferente izateko asmoz.