Gero arte, txapelketa

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-06-05 11:46   Bertsolaritzea

Gogotsu nago sailkatuak barriro entzuteko. Kanpoan geratu diranak, barriz, ekin errima eta doinuei hurrengo txapelketan egurra emon ahal izateko. Eta zelan ez, gogotsu nago Unai Iturriaga eta Igor Elortza Bizkaiko Txapelketan barriro bertsotan entzuteko. Oraindino gogotsuago Peru Aranburu eta Eneko Ostolaza txapelketan, lagunartean bertsotan ikusteko.

Erraldoien II. Eguna ospatuko da zapatuan Getxon

Bizkaie! 2008-06-05 11:44

Bizkaiko bost erraldoi-konpartsa eta Bizkaiko Gaiteroak alkarteko beste horrenbeste gaitero-talde jardungo izango dira zapatu honetan, bagilak 7, Getxon. Bizkaiko II. Erraldoien Eguna Bizkaiko Gaiteroek eta Ondalan eta Getxoko Erraldoien Konpartsek antolatuta dago, Getxoko Kultur Etxearen laguntzinoagaz.

Erregaiak, jatekoak, argi-indarra karuago, gosearen arazoa gorriago

Markues 2008-06-05 11:03   Begi betegarri

Body, Mind & Soul musika talde afrikarra gure artean

Bizkaie! 2008-06-04 19:14   Musikea

Body Mind & Soul zuzenean:

- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan.
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan.
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.

Mundumira’08, Munduko Kulturen Festa

Bizkaie! 2008-06-04 15:01

Debagoienako mankomunidadeak eta Euskal Herria aldizkariak abian jarten daben IV. Mundumira Bergaran egingo da bagilaren 6tik 8ra.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Joko Olinpikoetako gida polemikoa

Zigor Aldama Shanghai 2008-06-04 12:25   Bidaide

Txinak kanpotarrei zuzendutako testua argitaratu dau olinpiadatan galarazota izango dituezan gauzak zehaztuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gregorio Arrienek jaso dau Bilboko Liburu Azokako Urrezko Idazlumea

Bizkaie! 2008-06-04 10:41   Kulturea

Historialari bizkaitarrak saria jaso dauen ekitaldi berean Henrike Knörr omendu dabe. Eneko Knörrek, euskaltzain zanaren semeak, Ramon Zumalaberen margolan bat jaso eban Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.

Euskerearen eta euskal kulturearen ganeko ikastaroek jarraipena izango dabe Helsinkiko Unibersidadean

Bizkaie! 2008-06-03 19:43   Euskaldunak munduan

Euskerearen eta euskal kulturearen ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen dira, eta sortzear dan Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz.

Iruñean be ‘Euskaraz bai’!

Bizkaie! 2008-06-03 18:22   Euskerea berbagai

Euskalgintzako ordezkariak, politikoak, kultura munduko eragileak… batu dira Iruñeko Maisonnave Hotelean Kontseiluaren 'Euskaraz bai' lelo barriaren eta izen bereko erakusketa ibiltariaren aurkezpenean.

Lorenzo Portillo: ‘produzidu asko egiten da baina irakurri, barriz, gitxi’

Koldo Isusi Zuazo 2008-06-03 15:42   Barriketan

Euskadiko Liburu Ganbarako burua eta Argitaratzaileen Alkarteko presidenteordea

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bruce Springsteenen kontzerturako sarrera gehiago jarriko ditue salgai

Bizkaie! 2008-06-03 14:58   Musikea

Txartel barriak barikuan jarriko ditue eskuragarri goizeko 10:00etan Ticktackticket sareko ohiko dendatan 75, 71 eta 61 euroan.

Garikoitz Mendizabal txistulariak 'Bihurrikerietan' izeneko diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2008-06-03 14:27   Musikea

Mendizabal euskal musika-tresna bereizgarrienaren jotzailerik ezagunenetakoa eta azken lau urteotatik hona Bilboko Udal Txistulari Bandearen zuzendaria da. Lan barria Bilbon aurkeztu dabe Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi Ibone Bengoetxeak, Txomin Mujika BilbaoMusikako gerenteak eta Mendizabalek berak, ikuskizun eta guzti.

Plazatik Gaztetxera txapelketea Jokin Labaienek irabazi dau

Bizkaie! 2008-06-03 13:59   Bertsolaritzea

Hona hemen sailkapena: Jokin Labaien (194,5 puntu), Jone Uria (189 puntu), Gorka Azkarate (188 puntu), Eneko Abasolo Abarkas (180,5 puntu), Mikel Aiertza (177,5 puntu) eta Mikel Artola (165 puntu). Ana Etxaburu izan zan gai-jartzailea.

Eguaztenean eta eguenean egingo dira Bilbao Hiria lehiaketako finalak

Bizkaie! 2008-06-03 13:05   Musikea

Metal arloan, finala eguaztenean, bagilak 4, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Dead Means Nothing (Nafarroa), Meridian Zero (Tenerife) eta Sound Of Silence (Asturias). Pop-rock arloan, finala eguenean, bagilak 5, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Aaron Thomas (Madril), Munlet (Gipuzkoa) eta Trigger Travis (Gipuzkoa)

Hogei mila lagunetik gora hurreratu dira Getxoko Eskulangintza Azokara

Bizkaie! 2008-06-02 19:30

Datorren urtean, antolatzaileek barriro konbidauko ditue aurten parte hartu daben eskulangile guztiak. Euriaren ondorioz, bisitari kopurua nabarmen gitxitu da eta, jakina, salmentak be jaitsi dira, eta, holan, galerak konpentsau ahal izango ditue artisauek.

Euskadi Kirola Fundazinoak ‘BAT, Basque Team’ marka sortu dau eliteko kirol jarduera ez profesionala sustatzeko

Bizkaie! 2008-06-02 18:42

Euskadi Kirola Fundazinoaren asmoa goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da, kirolariek ordezkaritza zabala izan daien goi-mailako lehiaketetan.

Eguenean egingo da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea Bilbon

Bizkaie! 2008-06-02 18:21   Bertsolaritzea

Bizkaiko Ikastolen Alkarteak antolatuta, datorren eguenean, bagilak 5, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea Bilboko El Carmen aretoan goizeko hamaiketan.

Beatles taldea protagonista Basaurin bagilean

Bizkaie! 2008-06-02 15:27

Erakusketa monografiko bat, 11 pelikulen proiekzinoa eta Liverpooleko taldea imitetan dauen banda baten kontzertua izango dira bagilaren 2tik 13ra bitartean.

'Bilbao Hiria' Pop-Rock Lehiaketearen 20. urteurrena kontzertu bereziakaz ospatuko da

Bizkaie! 2008-06-02 15:14   Musikea

Bilborock aretoko taula ganean Yo soy Julio Cesar, Zea Mays eta Olimpic taldeak izango dira bariku honetan, bagilak 6, 20:00etatik aurrera.

'Amaiera biribila' izan dau Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketeak

Bizkaie! 2008-06-02 14:43   Bertsolaritzea

Honezkero erabagita dago Bizkaiko bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea parte hartuko daben bertsolarien zerrendea. Enkarterriko Bertsolari Txapelketako finalean Mikel Petuya izan zan nagusi eta Lea-Artibaikoan Gorka Ostolaza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)