Urkiola eta Lea Artibaiko Landa Garapenerako alkarteek argazki lehiaketea antolatu dabe
2008-07-11 15:36Urkiola eta Lea Artibaiko Landa Garapenerako alkarteek 'Emakumea Durangaldeko eta Lea Artibaiko landa ingurunean' izenburuko argazki lehiaketea antolatu dabe. Emakumeek aitatu bi eskualdeetako landa ingurunean dituen biziteko moduak, betikoak zein gaurkoak, agertu beharko dira argazkietan.
Urkiola eta Lea Artibaiko Landa Garapenerako alkarteek 'Emakumea Durangaldeko eta Lea Artibaiko landa ingurunean' izenburuko argazki lehiaketea antolatu dabe. Emakumeek aitatu bi eskualdeetako landa ingurunean dituen biziteko moduak, betikoak zein gaurkoak, agertu beharko dira argazkietan.
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, nahi daben guztiek parte hartu leikie, eta parte-hartzaile bakotxak bost lan aurkeztuko ditu gehienez, CDan edo DVDan (PCrako). Lanak urriaren 31 baino lehen bialdu behar dira Urkiolako Landa Garapenerako Alkartera (Margarita Maturana kalea 7, 48240 Berriz).
Epaimahaia irudiaren arloko bi artistek eta erakunde antolatzaileetako bi ordezkarik osotuko dabe, eta zemendiarenn 15a baino lehen emongo dabe epaiaren barri.
Sariak bost izango dira: lehenengo saria, 900 euro; bigarren saria, 600 euro; hirugarren saria, 300 euro; 250 euroko bi sari, bata Durangaldeko egilerik onenarentzat eta bestea Lea Artibaiko onenarentzat. Egile bakotxak sari bakarra eskuratzeko aukerea izango dau.
Argazki onenen artean aukeraketa bat egin ondoren, erakusketa ibiltaria antolatuko da lehiaketako eskualdeetan zehar. Gainera, lehiaketara bialdutako argazki guztiak jaso ahala, www.urkiola.org eta www.leartibai.org webguneetan erakutsiko dira.
Argazkien eskubide guztiak egileenak dira, baina irabazleek eta aukeratutakoek erakusketa eta erreprodukzino-eskubideak Landa Garapenerako alkarteen esku itxiko ditue aldi baterako, emakumea landa ingurunean sustatzeko kanpainetan erabilteko, epaimahaiak epaiaren barri emoten dauenetik bi urteko epean eta, beti be, egilearen izena aitatuko dalarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!