Jazza eta bertsolaritzea lehen aldiz buztartuko dira Donostiako Jazzaldian
2008-07-11 12:56 BertsolaritzeaJazz musikea eta bertsolarien hitza, inprobisazinoan oinarritutako bi adierazpen artistiko, lehen aldiz alkartuko dira, Victoria Eugenia Antzokian garagarrilaren 25ean. Donostiako Jazzaldiaren egitarauko ikuskizunetako bat da.
Jazz musikea eta bertsolarien hitza, inprobisazinoan oinarritutako bi adierazpen artistiko, lehen aldiz alkartuko dira, Victoria Eugenia Antzokian garagarrilaren 25ean. Donostiako Jazzaldiaren egitarauko ikuskizunetako bat da.
Ekitaldi berezi honetan bost musikariren eta lau bertsolariren lana bateratuko dira, eta Unai Elizasu zeremonia-maisuak jarritako gaien inguruan inprobisauko dabe; Elizasu bera izan da ekimen hau proposatu dauena. Musikariak bertsolariakaz, eta bertsolariak musikariakaz, batzuk zein besteak bat-batekotasunean mobiduko dira, benetako solasaldi batean.
Ezohiko ikuskizun honetan hitzak eta ahotsa jarriko dituen bertsolariak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia izango dira. Musikeari jagokonez, Bixente Martinez (gitarra), Julen Izarra (saxo tenorra eta saxo sopranoa), Asier Ituarte (tronboia), Jon Piris (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria) izango dira parte hartuko daben musikariak.
Hitzordua garagarrilaren 25ean izango da, gaueko 22:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!