Euskal administrazinoko 2.300 langileri eragingo deutse Euskeraren erabilerearen Normalkuntza Planak
2008-07-10 12:07 Euskerea berbagaiEuskerea erabilteko aukerak sortzea eta bultzatzea da egitasmoaren helburu nagusia baina inposizinoak baztertuz. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordearen esanetan, 'egitasmoa ez dator euskerearen erabilerea inposatzera, demokrazia lingusitikoa aplikatzera baino'.
Plan honek euskerearen erabilerea bermatzen dau lan jardunean eta aitatutako 2300 behargin horreetatik 1962 funtzionariok daukie euskerearen ezagutza eskatzen dauen lanpostua eta, beraz, euskerea menperatu beharko dabe lanpostuari eusteko.
Euskerea erabilteko aukerak sortzea eta bultzatzea da egitasmoaren helburu nagusia baina inposizinoak baztertuz. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordearen esanetan, 'egitasmoa ez dator euskerearen erabilerea inposatzera, demokrazia lingusitikoa aplikatzera baino'.
Plan honen laugarren planifikazino garaia (2008-2012) garagarrilaren 1ean onartu eban euskal Gobernuko Kontseiluak eta atzo aurkeztu eban Bilbon Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordeak. 'Administrazinoan dagoan euskerearen ezagutza maila handia da, baina erabilerea, barriz, oso txikia da' adierazo dau. Horregaitik 'planaren fase honek euskerea erabilteko ilusinoa biztu nahi dau langileakan' erantsi dau Baztarrikak. Horretarako, IV. Plangintzaldia abiarazoteko sail bakotxean batzorde bat egongo da, teknikari, arduradun eta enpresako batzordez osotuta bai ahozko eta bai idatzizko arloan euskerearen erabilerea bermatzeko. Hori bai, gaur gaurkoz euskerearen presentzia administrazinoetan itzulpenari esker bermatzen dala esan dau sailburuordeak.
Edozelan be, Baztarrikak zehaztu dau ekimen hau modu progresiboan egingo dala, eta ez dauela administrazinoko langileria guztiarengan eraginik, hau da, perfil linguistikoa daukatela ziurtatzen dabenek bakarrik parte hartuko dabe. Gainera, sailburuordeak adierazo dau formazino ikastaroak be izango dirala langileek euskeraz egin behar dituen lanak erraztasun handiagoz egin daiezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!