Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Cassandra Wilson Gasteizko Jazzaldiko kartel buru

Bizkaie! 2008-07-10 11:21   Musikea

Garagarrilaren 13tik 19ra egingo dan Gasteizko Jazzaldian goi mailako sortzaileak izango dira, kartel buru diran aitatutakoez gan, baita Sonny Rollins saxofoi jotzailea, Chucho eta Bebo Valdes eta jazz elektronikoa jorratzen dauen Parov Stelar be.

Garagarrilaren 13tik 19ra egingo dan Gasteizko Jazzaldian goi mailako sortzaileak izango dira, kartel buru diran aitatutakoez gan, baita Sonny Rollins saxofoi jotzailea, Chucho eta Bebo Valdes eta jazz elektronikoa jorratzen dauen Parov Stelar be. Sarrerea pagau behar dan Mendizorrotzako eta Principal Antzokiko kontzertuakaz batera, zenbait emonaldi dobakoak izango dira, berbarako, Armentiako zelaietako kontzertuak; Funk Off eta Michael White & Steamboat Jazz Band-ek joko dabe han. Era berean, Aiala Kantzillerra Hoteleko emonaldiak be gogoan hartzekoak dira; han izango dira Lewin Nash Trio eta Taylor Eigsti and Julian Lage.

Gasteizko jaialdiak jazzaren munduan ospea lortu daben musikariak be ekarriko ditu Euskal Herrira. Mendizorrotzan joko dau garagarrilaren 18an, Sonny Rollins saxofoi jotzaile estadubatuarra. Europan emongo dauen kontzertu bakarra izango da Gasteizkoa. Wayner Shorter Quartet eta Herbie Hancockek be kontzertu gogoangarria eskaintzea espero dabe antolatzaileek. Garagarrilaren 15ean izango da euren txandea.

Giro horretan, Javier Limon omenduko dabe garagarrilaren 16an. Bebo Valdes eta Chucho Valdes aita-seme kubatarrek egun horretan parte hartuko dabe. Garagarrilaren 17an, Cassandra Wilson eta Maria Schneider ikusteko aukerea izango da Mendizorrotzan.


Gasteizko Jazzaldiak CD bat kaleratu dau

Gasteizko Jazzaldiak aurtengo edizinoan Mendizorrotzako, Principal Antzokiko eta Gauerdiko Voll Dam Jazza saileko agertokietatik pasauko diran artisten musikea batzen dauen CD bat kaleratu dau. Diskoaren salneurria 11,95 eurokoa da eta, besteak beste, Herbie Hancock Grammy saridunaren, Sonny Rollings saxo tenorraren eta Cassandra Wilsonen kantuak batzen ditu.

Bildumea Espainiako Estadu osoan zehar banatuko dabe eta jazz kategoriako salduenetako bat izatea espero dabe, aurreko urteetan kaleratutako 25. eta 30. urtemugetako bildumakaz pasau zan legez.

Gainera, diskoa Gasteizko Jazzaldiko bulegoetan, jaialdiko kontzertuetan eta Mendizorrotza Kiroldegian be erosteko aukerea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu