EGOk bost kontzertu emongo ditu garagarrilean Ballet Biarritz Juniorregaz batera
2008-07-10 18:03 MusikeaEGOk eta BBJk bi saio eskainiko ditue Bizkaian, hilaren 20an Bakioko kiroldegian eta 23an Bilboko Euskaldunan; beste bi Gipuzkoan, 21ean Donostiako Kursaalean eta 24an Zarauzko kiroldegian; eta bat Araban, hilaren 22an, Gasteizko Principal antzokian.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) eta Ballet Biarritz Junior (BBJ) konpainiak bost kontzertu eskainiko ditue alkarregaz garagarrilean zehar, orkestrearen XII. udako ekitaldiaren barruan. Stravinskyren 'Suzko txoria' obrearen 1947ko bersinoa eta Ravelen 'Boleroa' lako piezak batuko ditu egitarauak.
Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak gaur jakinarazo ditu, Donostian, EGOren XII. udako ekitaldiaren programa eta jarduerak, Juan Jose Ocon EGOko zuzendariagaz, Adriana Pous BBJko zuzendari artistikoagaz eta Gorka Martinez eta Jesus Mari Alkain BBK eta Kutxako ordezkariakaz batera.
Datorren astelehenetik aurrera EGOk Leongo XXI. Musika Iberoamerikarraren Jaialdian parte hartuko dauela iragarri ondoren, Larrañagak azaldu dau orkestra gazteak 'Suzko txoria' eta 'Boleroa' interpretauko dituala bost emonalditan, garagarrilaren 20tik 24ra bitartean, Ballet Biarritz Junioregaz batera.
EGOk eta BBJk bi saio eskainiko ditue Bizkaian, hilaren 20an Bakioko kiroldegian eta 23an Bilboko Euskaldunan; beste bi Gipuzkoan, 21ean Donostiako Kursaalean eta 24an Zarauzko kiroldegian; eta bat Araban, hilaren 22an, Gasteizko Principal antzokian.
Pousek esan dau alkarregaz egiten diran mueta honetako proiektuak oso onuragarriak dirala artea garatu eta ezagutzak alkartrukatzeko, eta gazte guztientzat oso esperientzia aberasgarria dala nabarmendu dau.
Oconen esanetan, bestalde, Leongo Musika Iberoamerikarraren jaialdian parte hartzeko eta udako ekitaldirako aukeraturiko egitarau musikala oso asmo handikoa dala, askotariko errepertorioa dalako eta musikariei solo asko egiteko aukerea eskaintzen deutselako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!