1000 Buletin eta Itsasgarri banatuko ditu 'Geurien Be Bai' egitasmoak

Bizkaie! 2008-07-14 11:44   Euskerea berbagai

Garagarrilaren bigarren hamabostaldian zehar 'Geurien Be Bai' egitasmoak 1.000 buletin eta beste horrenbeste itsasgarri banatuko ditu Bermeoko denda, enpresa, alkarte eta jentea dabilen beste hainbat gunetan.

Garagarrilaren bigarren hamabostaldian zehar 'Geurien Be Bai' egitasmoak 1.000 buletin eta beste horrenbeste itsasgarri banatuko ditu Bermeoko denda, enpresa, alkarte eta jentea dabilen beste hainbat gunetan.

Buletinaren bidez, azken hilebeteetan egindako lana ezagutarazo gura da, eta bide batez herritarrei euskeraz biziten lagunduko deutsen hainbat bitarteko eskaini. Aitatzekoa da herriko hainbat eragilek aldizkaritxo honen osoketan izan daben zeregin garrantzitsua, besteak beste: Besaldek, Ehiza, arrantza eta tiro alkarteak eta Berton merkatari alkartearen eretxiak, Sollube 707 mendi taldearen txango proposamena, enpresen hausnarketea.... Ezustekorik ezean, urtea amaitu aurretik beste buletin bat ataratea da asmoa.

Itsasgarriaren aurkezpena, maiatzaren 23an, Bermeoko Arrain Azokan egin zan. 'Geurien Be Bai' hitzarmenaren sinadura ekitaldian parte hartu eben alkarte, txoko eta enpresei bina itsasgarri eta horreek erabilteko argibide orritxo bat banatu jaken. Orain, herri osora zabalduko da aitatu itsasgarria (buletin bategaz batera). Holan, alkarte, txoko eta enpresek hartutako konpromisoa herritarrei hurreratuz.


Bermeoko Euskera Batzordeak onartutako gaiak

Udaleko Euskera Batzordeak garagarrileko batzarrean hainbat gai eta proiekturi aldeko eretxia emon eutson.

- Euskerea ikasten dabilzanentzako dirulaguntzinoak. 2007/2008 ikasturtean euskera ikasle izan diran 70 bermeotarrek jasoko dabe udalaren dirulaguntzinoa. Danetara, 13.771,69 € banatuko dira.

- Berbalagun egitasmoan egindako lanaren aldeko balorazinoa egin da eta 2008/09 ikasturtean barriro martxan hasteko proposamena ontzat hartu da. Osoko Bilkureak hilaren 18ko batzarrean Hitzarmena sinatzeko erabagia hartuko dau. Irailean egitasmoaren zehetasun guztiak aurkeztuko ditue prentsaurrean.

- Kuadrillategi egitasmoari be, jarraipena emon gura jako datorren ikasturtean. Egitasmo hau GIZ-GEZek eta Euskera Sailak alkarlanean bideratzen dabe eta aurten eskaintza zabaldu egingo da, orain arte 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxuek parte hartzeko aukerea izan dabe eta datorren ikasturtean 16 urtera arte zabalduko da. DBHko ikasle guztiei aurkeztuko jake aisialdiko eskaintza interesgarri hau. Honen ganeko informazino gehiago irailean zabalduko da.

- Etorkinentzako euskera eskolak antolatuko dira datorren ikasturtean be. Matrikulak irailean egin behar dira eta aurten maila bi eskainiko dira, oinarrizkoa eta jarraipena, ikastaro bakotxa 60 ordukoa izango da. Urrian hasiko dira eskolak.

- Gurasoentzako euskera eskolak eta txokoa martxan jarriko dira, urritik aurrera. Irailean egin behar dira matrikulak. Euskeraz ez dakien gurasoentzat zuzenduta dagoz, baita euskeraz berbetan jakin arren, alfabetau gura dabenetzat be. Ikastaroa amaitu ostean, ahozkotasuna lantzeko txokoa egingo da, ipuinak eta kantak ikasteko.

- Aurten egindako beste lan batzuen balorazinoa egin dau Euskera batzordeak, besteak beste, Ikastetxeetako jantokiko begiraleei eskaini jaken ikastaroa eta gaztetxuen artean irakurzaletasuna sustatzeko Gaztezulo aldizkariaren banaketea. Egitasmo horreen bitartez lortu gura ziran helburuak eskuratu dira, batetik, jantokiko begiraleei euskerearen erabilerea sustatzeko baliabideak eskaini jakez, ikastetxeetako begirale gehien gehienek hartu dabe parte eta han ikasitakoaren balorazino ona egin dabe. Bestetik, DBH 4ko 100 ikaslek euskeraz argitaratzen dan aldizkaria ezagutu ahal izan dabe eta modu positiboan balorau dabe aukera hori izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu