Juan Mari Arzak sukaldaria, 2008ko Euskal Herritar Unibersala

Bizkaie! 2008-07-09 15:48

Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra izentau dabe 2008ko Euskal Herritar Unibersala. Arzakek euskal gastronomia garai barrietara egokitzen dauela eta euskal sukaldaritzea munduko barritzaileenen artean kokatu dauela nabarmendu dau epaimahaiak.

Epaimahaiaren erabagia Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Juan Cid Euskadiko Kutxako Komunikazino zuzendariak jakinarazo dabe. Agirrek azaldu dauenez, hamasei hautagaitza aurkeztu dira, baina azkenean Juan Mari Arzakena aukeratu dabe.

Sari honek Euskadiren irudia munduan ezagutarazoten eta sendotzen lagundu daben persona, alkarte edo erakundeen ibilbide profesionala edo ekimen puntualak saritzea dau helburu.

1997tik hona, besteak beste, ondokoak izan dira saridunak: Pedro Miguel Etxenike katedraduna, Xabier de Irala enpresaria, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida artistak, Joane Somarriba eta Juanito Oiarzabal kirolariak eta Donostiako Orfeoia. Igaz, Bilboko Guggenheim Museoak jaso eban saria.

Juan Mari Arzakek datorren urriaren 7an egingo daben ekitaldian jasoko dau saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu