'Gaurik Laburrena', zuzendari gazteen film laburrak Getxon

Bizkaie! 2008-07-11 16:22   Barriak

Aurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen hainbat film labur eskainiko ditue garagarrilaren 14an eta 15ean.

Aurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen hainbat film labur eskainiko ditue garagarrilaren 14an eta 15ean. Astelehenean, hilaren 14an, gaztelaniazko filmak proiektauko dira eta biharamunean, martitzenean, euskerazkoak. Emonaldiak gaueko 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.

'Gaurik laburrena' nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez gozau daiteke, mueta desbardinetako filmak erakutsiko diralarik. Gainera, ekimen hau parebako ekimena da zuzendari barriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek euren azken lanak aurkezteko aukerea izaten dabe.

Garagarrilaren 14an, honako film labur honeek eskainiko dira: 'Los amantes de Estocolmo' (zuz.: Edier Kadierno), 'Canguros' (zuz.: Borja González Santaolalla, 'Chocopulpitos' (zuz.: Pablo Llorens), 'Cambiar el mundo' (zuz.: Nacho Vigalondo), 'El ataque de los kriters asesinos' (zuz.: Samuel Ortí Martí), 'Limoncello' (zuz.: Borja Cobeaga, Luis A. Berdejo eta Jorge Dorado), 'Las horas muertas', (zuz.: Haritz Zubillaga), 'Taxi?', (zuz.: Telmo Esnal), 'Paseo' (zuz.: Arturo Ruiz Serrano), 'El encargado' (zuz.: Sergio Barrejón eta 'Test' (zuz.: Marta Aledo eta Natalia Mateo).

Biharamunean, garagarrilaren 15ean, euskerazko film laburren txandea izango da. Saio honetan ondoko filmak proiektauko ditue: 'Uso basatia' (zuz.: Koldo Almandoz), 'Hezurbeltzak' (zuz.: Izebene Oñederra), 'Olarro' (zuz.: Enero Dorronsoro); 'Musika' (zuz.: Asier Urbieta), 'Momorro' (zuz.: Asier Mendoza), 'Lo bakarrik' (zuz.: Iban del Campo), 'Itzalak' (zuz.: Iñigo Kintana), 'Baten bat' (zuz.: Erlantz Astorkiza) eta 'Alabama' (zuz.: Iban Ayesta).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu