Bilboko Udalak gaur zabalduko dau Zorrotzaurren jarri dauen autokarabanentzako kanpin eta aparkalekua

Bizkaie! 2008-07-15 11:39

Bilbon, Zorrotzaurreko autokarabanentzako kanpina gaurtik, garagarrilak 15, irailaren 15era bitartean egongo da zabalik, eta gehienez hiru egun egon daiteke bertan. Ekipamendu barrira Euskaldunako biribilgunetik sartu ahal izango da.

Uda honetan Bilbora autokarabanaz heltzen diran turistek Zorrotzaurren guztiz ekipautako aparkalekua izango dabe karabana eta autokarabanentzako, Kobetamendi inguruan urte amaiera baino lehenago sortzea aurreikusi dan karabana eta autokarabanentzako kanpina abiarazo aurreko pausu bezela.

Karabana eta autokarabanentzako kanpin barria Zorrotzaurreko Erriberaren 2an kokatuta dago, Udalaren jabetzapeko industria-gunean, eta argia, ura, putzu septikoa, bi komun eta banakako 14 dutxa izango ditu, Bilboko Udaleko iturriek azaldu dabenez.

Ekipamendu barri honek, Bilbobusen A-4 autobus Linearen (Zorrotzaurre-Deustu) geltokitik 100 metrora kokatua, gehienez 24 autokarabanentzako lekua dauka, eta eguneko 24 orduetan segurtasun zaindari batek jagongo dau.

Bilboko urigunean dagozan antzeko zerbitzuek ez bezela, Zorrotzaurreko karabana eta autokarabanentzako kanpinak hamar euroko prezio bakarra izango dau ibilgailu eta eguneko, horreetako bakotxean ostatu hartzen dauen lagun kopurua edozein izanik. Prezio horrek ur eta argi-indar konsumoa izango ditu barne.

Zorrotzaurreko autokarabanentzako kanpina gaurtik, garagarrilak 15, irailaren 15era bitartean egongo da zabalik, eta gehienez hiru egun egon daiteke bertan. Ekipamendu barrira Euskaldunako biribilgunetik sartu ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu