Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 25. urteurrena ospatzen
2008-06-09 12:39 Euskerea berbagaiHAEEren proiektuaren oinarria 1983an jarri zan abian. Orduan, bederatzi lagun hasi ziran lanean, eta aurrekontua 27,2 miloe pezetakoa zan. Oñatiko Unibersidadearen eraikinean emon ziran lehen pausuak. Gaur egun, IVAPek EAEko hiru uriburuetan ditu egoitzak, aurrekontua 23,6 miloe eurokoa da eta 96 lagun dagoz lanean plantillan.
EHAGMek hainbat ekitaldi antolatu ditu, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Eguna ospatzeko
2008-06-09 11:18Urtero legez, bagilaren 28an, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Eguna ospatuko da ohiko manifestazino eta jaiagaz, eta hilebete osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon Euskal Herriko Gay Askapen Mobimentuak (EHGAM).
Benito Lertxundik irabazi dau VIII. Manuel Irujo Saria
2008-06-06 16:40 sariak-autortzakIrujo Etxea Elkarteak, euskera eta euskal kulturearen alde eginiko lana kontuan hartuz, Benito Lertxundiri eskaini deutso aurtengo Manuel Irujo Saria.
Oskorrik dokumentu ezezagun bat topau dau Bilboko Rastroan
2008-06-06 15:49 MusikeaOskorrik oraintsu erosi dau Bilboko rastroan 1750. urte inguruko euskal kantu argitaratu bako bat, 10 koplakin eta partitura eta guzti.
Edorta Jimenezek Zazpikale Saria jaso dau
2008-06-06 15:27 sariak-autortzakBizkaiko uriburuko kulturaniztasuna azpimarratu ostean, Jimenezek Bilboko Amazigh (bereber) taldeari eskaini deutso saria. 'Talde horren helburua euskal eskola publikoan, eskola orduetatik kanpo, euren kulturea erakustea da'. Halanda be, 'euskerea baztertu barik, umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainetan parte hartu dabe eta hori goraipatzekoa da'.
Ikastaro bat antolatu dabe Shanghain euskal enpresek Txinan dituen aukerak sustatzeko
2008-06-06 14:33 Euskaldunak munduanIkastaro hau CEIBSek eta Euskadik (Eusko Jaurlaritzeak SPRI eta Orkestraren bidez) Lehiakortasunaren Euskal Katedra abian jarteko sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea: 25. urteurreneko finala
2008-06-06 14:00 BertsolaritzeaHamalau urterartekoetan, Nerea Ibarzabal markinarra izan zan txapelduna eta Malen Amenabar txapeldunorde. Hamazortzi urterartekoetan, barriz, Jone Uria algortarra izan da aurtengo txapelduna, puntu bateko aldeagaz Miren Amurizaren aurretik.
Jingo de Lunch izango da Bermeoko Aritzatxu Rock Free!!! 08 jaialdiko izen nagusia
2008-06-06 11:10 MusikeaBermeoko Aritzatxu Rock Free!!! Jaialdia garagarrilaren 19an izango da aurten. Pergolan jarritako karpan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hardcore, punk rock, elektronika, raw power, pop rock, new wave, stoner, eta amaitzeko, rocksteady eta roots reggae saioak izango dira.
Eusko Jaurlaritzeak abesti bat sortu dau euskerea sustatzeko ‘Pixka bat es mucho’ kanpainearen barruan
2008-06-06 10:48 Euskerea berbagaiKanpainearen helburua euskerearen erabilerea eta normalizazinoa sustatzea da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak iragarri dauenez.
Euskal Herria Zuzenean, aurten azkenengoz Zuberoako Idauze-Mendin
2008-06-05 19:41 MusikeaBagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.
Pakea Bizkaia Gipuzkoara hurreratuko da astegoienean
2008-06-05 15:47 Euskaldunak munduanUnai Basurko Portugaleteko nabigatzailea datorren zapatuan, bagilak 7, Getariako portura hurreratuko da, Unai bela-gizon moduan praktiketan hasi zan portura, hain zuzen be. Andoni Aristi Getariako alkate jn.ak Getariako Kirol Portuan agurtuko dau bizkaitarra eta berehala Pakea Bizkaia Donostiarantz abiatuko da.
Sondikan izango da VI. Txotxongilo Eguna
2008-06-05 15:46 KultureaAurten bigarrenez, 2004ko esperientzia arrakastatsuaren ostean, Unima Euskal Herriko Txotxongilo alkarteak Txotxongilo Eguna antolatuko dau Sondikan, bagilaren 13tik 15era bitartean. Holan, Bermeoren lekukoa hartuko dau ekimenaren seigarren edizinoa antolatzeko.
Oteiza eta Uribe omendu ditu Bilboko Liburu Azokeak
2008-06-05 15:32 KultureaBilboko Liburu Azokan, Arenaleko karpan, Jorge Oteiza jaiotzearen mendeurrenaren harian, artistearen izen bera daroan museoko kideak omendu ditue. Ekitaldi berean, Kirmen Uribe idazleak Kritika Saria jaso dau.
Elikagaien piramidea (I)
2008-06-05 14:39 Jan edanakElikagai-piramidean, janari-mueta bakotxetik zenbat jatea komenidu dan adierazoten da.
Mel Ferrer aktorea eta zuzendaria hil da
2008-06-05 12:34 BarriakMel Ferrer (1917-2008), aktore eta zuzendari estadubatuarra astelehenean hil zan Santa Barbarako (Kalifornia) bere etxean. Audrey Hepburnen (1954-1968) lehen senarra izandakoak 90 urte zituan.
Gero arte, txapelketa
2008-06-05 11:46 BertsolaritzeaGogotsu nago sailkatuak barriro entzuteko. Kanpoan geratu diranak, barriz, ekin errima eta doinuei hurrengo txapelketan egurra emon ahal izateko. Eta zelan ez, gogotsu nago Unai Iturriaga eta Igor Elortza Bizkaiko Txapelketan barriro bertsotan entzuteko. Oraindino gogotsuago Peru Aranburu eta Eneko Ostolaza txapelketan, lagunartean bertsotan ikusteko.
Erraldoien II. Eguna ospatuko da zapatuan Getxon
2008-06-05 11:44Bizkaiko bost erraldoi-konpartsa eta Bizkaiko Gaiteroak alkarteko beste horrenbeste gaitero-talde jardungo izango dira zapatu honetan, bagilak 7, Getxon. Bizkaiko II. Erraldoien Eguna Bizkaiko Gaiteroek eta Ondalan eta Getxoko Erraldoien Konpartsek antolatuta dago, Getxoko Kultur Etxearen laguntzinoagaz.
Body, Mind & Soul musika talde afrikarra gure artean
2008-06-04 19:14 MusikeaBody Mind & Soul zuzenean:
- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan. 
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan. 
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.
    
Mundumira’08, Munduko Kulturen Festa
2008-06-04 15:01Debagoienako mankomunidadeak eta Euskal Herria aldizkariak abian jarten daben IV. Mundumira Bergaran egingo da bagilaren 6tik 8ra.





















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...