Gorrondatxe hondartzea Eozenoko bi aroen arteko mugea ikertzeko nazinoarteko eredu izentau dabe

Bizkaie1 2009-09-28 14:05

Orain, barriz, International Union of Geological Sciences-IUGSaren berrespena baino ez da falta eta hortik aurrera, Gorrondatxe derrigorrezko bisita-tokia izango da aitatutako aroko materialak aztertzen dituen munduko zientzialarientzat.

'Orain 50 miloe urte inguruko Lurraren Historiako bertsino ofiziala Getxoko Azkorri edo Gorrondatxe hondartzan idatzita dagoana izango da' Aitor Payros, EHUko irakasle eta estratigrafoak adierazo dauenez.

Pasa dan astegoienean, Algortan, Estratigrafiaren Nazinoarteko Batzordearen aurrean Gorrondatxe-Azkorri estratotipo -Eozenoko bi estai geologikoen arteko muga, Ypresiar eta Lutetiar, aztertzeko erreferente mundiala- izateko kandidatura defendidu dauen Euskal Herriko Unibersidadeko ikertzaile taldearen alde agertu da Getxo. Udalak 3.000 euroko diru-laguntzinoa emon dau Workshop edo nazinoarteko batzar horretarako. Bertan Estadu Batuetako, Italiako, Suitzako eta estadu espainarreko hainbat lekutatik etorritako 25 ikertzailek hartu dabe parte eta eurek erabagi dabe Gorrondatxe sekzinoa estratotipo izentetea Zaragozako Unibersidadeak proposatutako Agost (Alakant) hautagaia baztertuz.

Xabier Orue-Etxebarriak, Euskal Herriko Unibersidadeko Paleontologia Katedradunak eta EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko ikerkuntza-taldekideak gogora ekarri dau Gorrondatxe hondartzako itsaslabarretan azaleratzen diran arrokak itsaso sakonean metatu zirala, gitxi gora behera orain dala 48´6 miloe urte eta, bere ustez, munduko ebaki geologikorik onena litzatekela sasoi hareetan, hau da, Ypresiar eta Lutetiar mugan, Eozenoaren hasieran, eratu ziran materialak aztertzeko.

EHUko doktorea dan Aitor Payrosek gaineratu dau, bere aldetik, estratotipo desbardinak ikastea oso garrantzitsua dala, berbarako, baliabide naturalen arloan (hidrokarburoak ...) eta arrisku naturalen arloan (uriolak, aldaketa klimatikoa ...). 'Artxibo geologikoak, historia geologikoak, denporan atzera joatea ahalbidetzen deuskue eta, katastrofe natural baten ondoren, jazotako ezbeharrak jakitea eta etorkizunean, antzerako bat subertauko balitz, ondorioak zeintzuk litzatekezan aurreratzea'.

Orain, barriz, International Union of Geological Sciences-IUGSaren berrespena baino ez da falta eta hortik aurrera, Gorrondatxe derrigorrezko bisita-tokia izango da aitatutako aroko materialak aztertzen dituen munduko zientzialarientzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu