Australia... Ikusgarria dala esatea gitxi da

Egoi Rasyte 2009-09-29 14:34   Euskaldunak munduan

Australiako Darwineko portutik urten eta Indonesiarako bidean gagoz baina kanguroen herrialdeko gorabeherak kontauko deutsuedaz ondoko lerroetan. Australia... Ikusgarria dala esatea gitxi da. Bertako natura berezia, animaliak eta landareak, aborigenak... Lurralde hau beste istorio bat da, ez dauka parekorik.

Australiako Darwineko portutik urten eta Indonesiarako bidean gagoz baina kanguroen herrialdeko gorabeherak kontauko deutsuedaz ondoko lerroetan. Australia... Ikusgarria dala esatea gitxi da. Bertako natura berezia, animaliak eta landareak, aborigenak... Lurralde hau beste istorio bat da, ez dauka parekorik.

Hilebete baino gehiago egon gara irla-kontinente honetan. Gure lehengo portua Cairns (Ipar-Mendebaldea) izan zan. Hemen astebete baino gehiago egon ginen eta dana ondo ikusteko 3 egunetarako kotxe bat alokatu genduan. Gu basamortuaren zain gengozan eta egia da ez genduala Australiari buruz asko irakurri, sorpresea hartzeko gogoa geunkan eta benetako ezustekoa hartu genduan. Dana berde-berdea, zuhaitz erraldoiz eta ohianez beteta (bertan Rainforest esaten jako), polita benetan, ederra eta ikusgarria.

Cairns-era heltzeaz bat legeagaz arazoak izan genduzan. Papeleo ofizialak egiteko (Customs, Quarentine eta Imigration) belaontzian itxaron behar da, eta guk bagenkian hori ze 7 hilebete baino gehiago daroaguz antzeko gestinoak egiten beste herrialde batzuetako portuetan. Australian be bardin jokatu arren, gaizkile moduan hartu gintuen eta droga-saltzaileak barik, munduari bueltea emoten dabilen familia bat ginala jaubetu arte, momentu gogorrak bizi izan genduzan baina azkenean polizien lagun egin ginan.

Cairns Australiako Queensland zatiko uriburua da. Ez da polita baina motza be ez, oso uriburu turistikoa da. Turismoaren zergaitia? Koralezko Itsaso Nagusia, oihan amaitezinak, urjausi erraldoiak... Baina guri gehien interesetan jakuzanak animaliak dira. Bai kanguroak (walabi), koalak, krokodiloak, sugeak, marrazoak, kolore eta familia guztiko hegaztiak... Danetarik ikusi dogu ornitorrinkoa izan ezik, eta danak libre (koala izan ezik, baina honeek oso oso alperrak diranez ez dago desbardintasun handirik). Cairns-en itzel pasau genduan eta, ganera gure lagun batzuekaz alkartu ginan, Oflo katamaraneko jenteagaz, gazteak eta beti juergarako prest, jejejeje.

Darwin-era heltzeko lehenengo Koralezko Itsaso Nagusian gora joan ginan koralezko erastun nagusiaren barruan. Ikusgarria da hola nabegetea, haize faltarik ez, koralezko mila buru laberinto ederra osotuz, bape olatu barik... Oso polita da holan mobidutea egunez; gauez, bestelakoa da kontua, arriskua edonon egon daitekeelako baina egunero ugartetxoetan aingurea bota eta bertan lo egiten genduan, hurrengo egunean bidaiari ekiteko. Zein politak eta basatiak isla guztiak! Gizaki barik, natural-naturalak! Jakina krokodilo seinalez beteak, baina seinalerik ez eukan ugartean, gitxi gorabehera 3 metroko krokodilo bat ikusi genduan! Ikusgarria! Sekula ahaztuko ez dodan momentua. Gatxa da hain leku politak deskribidutea, hobeto ulertzeko eta argazkiak tarteko dirala gure helbidera jo: www.ragaine2.com.

Koralezko Itsaso Nagusia - Torres Strait bidaia: miloeka isla eta kriston korronteak dira etapa honetako ezaugarriak. Thursday Island-en 4 egun emon genduzan. A zelako beroa!!! Isla ederra eta txikia (oinez 5 ordu ingurutan buelta osoa emon geuntsan) eta gainera aborigenez betea. Aborigenak isla honetan oso lasaiak eta komunikatiboak ziran.

Torres Strait-etik Darwin-era joan ginan. Haize gogor barik baina egunero 110 itsas-milia egiten genduzan. Darwin-en 8 egun emon genduzan. Honek bai, basamortua emoten dau. Uriburutik kanpo joan ezkero, dana lehorra eta erraldoia da (lurraldea oso zabala eta laua dalako). Darwin-etik hurrengo uriburua 550 Km.ra dago eta hurrengoa 1400 Km. baino gehiagora, atara kontuak. Darwin uriburu barri barria da, 2. Mundu Gerran japoniarrek birrindu egin eben eta Tracy Tifoiak 1974 barriro dana txikitu eban. Ez da oso polita eta Australia filma ikusi dabenentzako esan beharra dago ez daukala zer ikusirik filmeko uriburuak errealidadeagaz. Aitagarriena dana guretzat: ikusi doguzan aborigen gehienak, % 97 inguru, guztiz edanda egozan, egunero, momentuoro... Tristea da jentea holan ikustea.

Darwin-en Fannie Bay-n egon ginan aingurea botata (marinak karuak ziralako, haizerik bakoak eta moskitoz beteta egozalako). Azken egunetan, Errol, gure hegoafrikar lagun mina, etorri zan, zelako poztasuna eta zelako afaria garagardao pilo bategaz! Orain bera Madagaskar-era doa eta gu Indonesiara... Bakotxa bere bidean. Lagun handiak egin gara ze Tahiti-tik bide osoa batera egin dogu. Berbea emon deutsagu alkarri: 2011 urteko urtarrilean Hegoafrikan alkartuko gara.

Orain Kupang, Indonesiarako bidean gagoz Timor itsasoan zehar. Beroagaz larri gabilz, 58 graduko tenperaturea ez da bromea eta urtzen ez bagara, hurrengo mezuan Indonesiako kontuak ekarriko deutsuedaz.

Ondo bizi,

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu