Euskal ikus-entzunezkoak nazinoarteko merkaduetan zabaltzeko diru-laguntzinoak eskainiko ditu EJk

Bizkaie! 2009-09-29 17:38   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikus-entzunezkoen sektorea osotzen daben enpresek nazinoarteko ikus-entzunezko merkaduetan parte hartzeko laguntzen neurriak arautzen dituan agindua onartu dau. Niniak programearen helburua da Euskadiko produktore eta banatzaile independenteei laguntzinoa emotea nazinoarteko ikus-entzunezko ekitaldietan parte hartzeko.

Horretarako, bi formula erabilten ditu. Batetik, bidaia-boltsa moduan laguntzinoak emongo jakez nazinoarteko ikus-entzunezkoen ekitaldietan parte hartzen daben enpresei eta, bestetik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzakk Niniak izeneko standak antolatuko ditu nazinoarteko ikus-entzunezko ekitaldi jakinetan, bertan parte hartzen daben euskal enpresa ekoizle eta banatzaileak sustatzeko asmoz.

Lehenengo ataletako laguntzinoak, enpresa onuradunak ikus-entzunezkoen azoka edo jaialdi nagusienetan egin beharreko joan-etorriko gastuak, ostatukoak eta kreditazinoakaz loturikoak ordaintzeko erabiliko dira, beti 1.350 euro baino gehaigo ez badira eta 600 euro gehienez Kultura Sailak Niniak standa antolatzen badau bertan.

Niniak programeari esker, ikus-entzunezko euskal enpresek -gehienak produktoreak eta banatzaileak- aukerea izan dabe 2009an Basque Audiovisual markeagaz eta Eiken Ikus-entzunezkoen Klusterragaz alkarlanean hainbat ekitalditan egoteko, MIPTV, MIF, Sunny Side of the Doc eta, urrian, MIPCOM-en, kasurako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu