Fernando Truebaren 'El baile de la victoria' Oskarretarako hautagai

Bizkaie! 2009-09-29 15:26   Barriak

Espainiako Zine Akademiak Fernando Truebaren 'El baile de la victoria' aukeratu dau Oskar sarien 82. edizinoan Espainia ordezkatzeko. Gainera, aurten barrikuntza legez, Zine Akademiak jakinarazo dau Iberoamerikako film onenerako hautagaia be izango dala Mexikoko Ariel sarietan.

Espainiako Zine Akademiak Fernando Truebaren 'El baile de la victoria' aukeratu dau Oskar sarien 82. edizinoan Espainia ordezkatzeko. Gainera, aurten barrikuntza legez, Zine Akademiak jakinarazo dau Iberoamerikako film onenerako hautagaia be izango dala Mexikoko Ariel sarietan. Kontuak kontu, Hautagai ziran Isabel Coixeten 'Mapa de los sonidos de Tokio' eta Daniel Sanchez-Arevaloren 'Gordos', barriz, aukera barik gelditu dira, epaimahaiaren erabagiz.

Donostiako Zinemaldian lehiaketatik kanpo estreinautako 'El baile de la victoria' filman Ricardo Darín argentinarra da protagonista eta Antonio Skarmetaren izen bereko liburuan oinarrituta dago. Txilen demokrazia ezarri eta odol deliturik bako presoentzako amnistia orokorra dekretuz agintzen daneko momentua kontetan dau; tartean preso bi dira, bata onbideratu eta bizimodu barriari ekiteko prest eta bestea, barriz, lapurreta handia egiteko prest.

Kritika onik jaso ez dauen arren, 'Belle Epoque' filmagaz Oscarra irabazita daukan Trueba jn.a pozik dago egindako lanagaz eta bere ibilbideko onena dala be adierazo izan dau. Ganera, Abel Ayalaren papera be azpimarratu gura izan dau Montgomery Cliff eta Cantiflasen arteko nahasketa perfektua dalako. Zine aretoetan abenduaren 4an estreinauko da 'El baile de la victoria'.

Gauzak holan dirala, oraingoz ez dago esaterik azkenean Truebaren filma Inglesez ez dan Film Onenaren kategorian aukeratua izango danik, izan be, Hollywoodeko akademiakideek 2010eko zezeilaren 2an emongo dabe azken epaia. Gogoratu, Oscar sarien 82. edizino honetako sari-emotea martiaren 7an izango dala.

Pilar Lopez de Ayala aktorea eta Juan Carlos Rulfo zinegile mexikarra izan dira aukeratutako filmaren izena ezagutarazo dabenak. Espainiako Akademiaren egoitzan izan da ekitaldia, eta Alex de la Iglesia presidentea bertan izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu