Kritikea eta kazetariak pozik geratu dira aurtengo Zinemaldiko sariakaz

Bizkaie! 2009-09-28 11:36   Barriak

Amaitu da Donostiako Zinemaldia eta giro bikainagaz esan jako agur aurtengo edizinoari, izan be, epaimahaiak Urrezko Maskorra Lu Chuan zuzendari txinatarraren City of Life and Death filmari emoteko erabagia txalotu egin dabe kritikariek eta kazetariek, baita Laurent Cantet epaimahaiburuak ingelesez irakurritako irabazleen zerrenda osotzen daben ganerako sari gehienak be.

Amaitu da Donostiako Zinemaldia eta giro bikainagaz esan jako agur aurtengo edizinoari, izan be, epaimahaiak Urrezko Maskorra Lu Chuan zuzendari txinatarraren City of Life and Death filmari emoteko erabagia txalotu egin dabe kritikariek eta kazetariek, baita Laurent Cantet epaimahaiburuak ingelesez irakurritako irabazleen zerrenda osotzen daben ganerako sari gehienak be. Epaimahaiaren sari berezia François Ozonen Le refuge-rentzat izan da, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Javier Rebollok (La mujer sin piano) jaso dau eta interpretazio onenaren bi sariak Pablo Pineda eta Lola Dueñasek eroan ditue, biak Yo, también filman egindako lanagaitik.

Urrezko Maskorra lortzeko aukera gehien zituan filmak, El secreto de sus ojos, ez dau saririk jaso. Halanda be, kritika onak kontuan izanda, areto komertzialetan etorkizun oparoa izango dauela aurreikus daiteke.


Urrezko Maskorra

Gerrako filma da City of Life and Death. 1937an Nanjing urian -Txinako behin-behineko uriburua sasoi haretan- Japoniako armadak egindako sarraskia gogora ekarri dau Lu Chuan zuzendariak, zuri-baltzean filmautako pelikula gordin eta gogor, batzuetan zirraragarri eta ederrean. Filmagaz, Nanjingen jazotakoa Txinatik kanpoko jenteari ezagutarazotea gura ebala adierazo eban Chuanek pelikulearen emonaldi txalotuaren ostean. Sari nagusiaz gain, argazki onenaren saria be eroan dau City of Life and Death-ek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu