Eguaztenean ikusiko dogu aurtengo Durangoko Azokea iragarriko dauen kartela

Bizkaie! 2009-09-28 17:55   Kulturea

Durangoko Azokako arduradunek aurtengo edizinorako aukeratu dan kartela ezagutzera emongo dabe irailaren 30ean, 11:30ean Landako gunean egingo dan prentsaurrekoan. Aurten, hirugarren urtez, kartela lehiaketa bidez aukeratu da. Danetara 55 proposamen jaso dira, igaz baino 20 gehiago.

Durangoko Azokako arduradunek aurtengo edizinorako aukeratu dan kartela ezagutzera emongo dabe irailaren 30ean, 11:30ean Landako gunean egingo dan prentsaurrekoan. Aurten, hirugarren urtez, kartela lehiaketa bidez aukeratu da. Danetara 55 proposamen jaso dira, igaz baino 20 gehiago. Aukeraketa prozesua egiteko, diseinua, komunikazinoa eta arte plastikoetako profesionalez osotutako epaimahaia sortu da. Irabazleak 1.300 euroko saria jasoko dau.

Azokeak -abenduaren 5etik 8ra-, aurten, 44. edizinoa beteko dau.


Antolatzaileak: Gerediaga Alkartea

Gerediaga Alkartea 1965ean sortu zan. Durangaldearen etorkizunaz arduratuta, gizon-emakume talde bat alkartu zan kontzientzia bateratua berreskuratu eta indartzeko. Holan, Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zan. Azken 40 urteotan, 1965. urtetik hona, Gerediaga Elkarteak eta bere kideek presentzia nabarmena izan dabe Durangaldeko esparru kultural eta sozialean. Alkarteko kideen lanari esker, Gerediagak jarduera oso desbardinak jorratu izan ditu, berbarako: eskualdeko ondare historiko, artistiko eta dokumentala berreskuratzen, folklorea errekuperetan, Durangaldeko iragana ikertzen, Durangaldearen ganeko ikerketak laguntzen eta sustatzen, Durangaldeagaz loturea daben instituzino eta erakundeen gobernu-organoei laguntzen eta, inoiz, parte hartzen, eta eskualdeko jenteari Durangaldeko ingurunearen ganeko informazino ahalik eta zabalena emoten.

Eskualdeko eta probintzia mailako mugak gaindituz, Gerediaga Alkarteak arrakasta handia lortu dau euskal kulturearen munduan. Jarduera bat dago guztien ganetik: Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea, alkartearen erreferente nagusia dana. Ekimen hau Euskal Herriko kultur ekintzarik garrantzitsuetarikoa bihurtu da urteen joanean. Honezaz ganera, Gerediaga Alkarteak jarraitu egin dau ohikoak bihurtu diran bere ekintza-egutegiko ekitaldiak antolatzen, berbarako: Merinaldeko Ezpatajantzari Eguna eta Ardi Txakurren Euskal Herriko Txapelketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu