Bilbok Miguel de Unamuno omendu dau bere jaiotzearen 145. urteurrenean
2009-09-29 15:43 sariak-autortzakBilboko Udalak Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarraren jaiotza gogoratu dau gaur; 145. urteurrenean, eguerdiko 12:00etan, urteroko omenaldirako eszenatoki bihurtu da Miguel de Unamuno plazea, eta lorak, ohorezko aurreskua eta Bilboko alkate Iñaki Azkunaren adierazpen instituzionala eskaini jakoz.
Bilboko Udalak Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarraren jaiotza gogoratu dau gaur; 145. urteurrenean, eguerdiko 12:00etan, urteroko omenaldirako eszenatoki bihurtu da Miguel de Unamuno plazea, eta lorak, ohorezko aurreskua eta Bilboko alkate Iñaki Azkunaren adierazpen instituzionala eskaini jakoz.
Berbaldiaren muina Miguel de Unamunok Bernardo Gonzalez de Candamo asturiarragaz Gerra Zibila hasi arte izandako loturea izan da, eskutitzezkoa eta literarioa, Jesus Alfonso Blazquezen 'Unamuno y Candamo' liburuan jasoten dana. Bien arteko lehen kontaktua 1899an jazo zan, bilbotar ospetsuak Madrilgo Ateneoan emon eban hitzaldi batean.
Gizarteko gaiez kezkatzera konbidatuz Unamunok Candamo eta ganerako modernista espainiarren 'literatismoari' gogor eraso eutson arren, bilbotarrak 'Estrofas' liburuaren hitzaurrea idatzi eban, hau da, asturiarraren liburu argitaratu bakarrarena, baina ez eban aurreikusitako arrakastarik lortu.
Candamok Camilo Bargiela, Ramon de Godoy eta Juan Ramon Jimenez aurkeztu eutsozan ordurako entzute handikoa zan Unamunori. Enrique Areilza doktoreagaz, Maragall poeta kataluniarragaz eta sasoiko beste pertsonaia garrantzitsu batzuekaz be posta-trukea izan eban Unamunok.
Candamori idatzitako gutunetako batean, Unamunok hausnarketa hau planteetan eutson: 'Nire aldetik, autortu beharra daukat, Espainiako literatureari zeozelako ekarpentxua egiten deutsagula; Baroja, Maeztu, Campion, Arzadun, ni neu, hemen ohikoa ez dan mamizkoak gara'.
Euskaldunei buruz, Unamunok ondokoa idatzi eban: 'Gitxi eta txarto ezagutzen dan herria gara'.
Unamunoren egun honetan zehar, Bilboko pentsalariaren esaldi ezagunenetako batzuk jasoten dituen txartel-sortak banatu dira uriko udal liburutegi guztietan.
Bestalde, Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak deialdia egin dau Miguel de Unamuno XI. Saiakera Lehiaketarako. 7.000 euroko saria egongo da modalidadeetako bakotxean (gaztelania eta euskerea).
Jatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 27an amaituko da eta lehenengo aldiz, dokumentuak udalaren webgunera bialtzeko aukerea dago, www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria helbideetan.
1999tik urtero emoten da Miguel de Unamuno Saiakera Saria. Edozein nazionalidadeko saiakeragileri zabalik dago eta lanak euskeraz eta gaztelaniaz aurkez daitekez. Lehiaketara aurkezten diran lanek gai librea izango dabe, argitaratu bakoak izan behar dabe, ezin izan dabe aurretik saririk jaso eta, gitxienez, 100 folioko luzerea izan behar dabe.
Benigno del Riok irabazi eban igaz Bilbok munduari emon deutson idazle eta saiakeragile unibersalenaren oroimenez emoten den saria, 'La invención del paisaje: un ensayo sobre la comunicación humana' lanagaz. Euskeraz, barriz, 2008ko saria emon barik geratu zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!