Bilbok biltzar eta turismo mailako eskaintzea aurkeztuko dau asteon Chicagon eta Bostonen

Bizkaie! 2009-09-28 18:02   Euskaldunak munduan

Chicagon eta Bostonen lortu nahi dan helburua merkatu-kuotea handitzea da, AEBetan Bilbo biltzar eta pizgarrien arloko uri bezela aurkeztuz, alor horretan sartu, Europa mailan leku ona lortu eta Espainiaren iparraldeko pizgarri eta biltzarren arloko bidaietan lehen uria izateko.

Bilbao Turismok AEBetan aurkeztuko dau asteon uriaren eskaintza turistikoa irailaren 29tik urriaren 4ra bitartean. Chicagon izango da hitzordua, IT&ME (Incentive Travel and Meeting Executive Show) azokearen barruan, turismoaren arloan garrantzitsuenetakoa.

Horrezaz gan, Bostonen be aurkeztuko dau uriaren eskaintzea Bilbao Turismok, hain zuzen be, SIMA (Spain Incentives and Meetings Association) erakundeko ordezkaritza baten barruan.

Bilbao Turismoko iturrien arabera, Chicagoko IT&ME 2009 azokea eguenera arte izango da McCormick Place Convention Center azokagunean. 15.000 profesional baino gehiagok bihurtu dabe ekitaldi hau sektore honetako azokarik garrantzitsuena AEBetan.

Chicagoko IT&ME azokea amaitu ondoren, Bostongo txandea helduko da eta hara abiatuko da Bilbao Turismo domekara arte SIMA (Spain Incentives and Meetings Association) erakundeak antolatutako ekintzan parte hartzera. AEBetako ekialdeko kostaldeko pizgarrietan antolatzaile nagusi diranak eta arlo horretako bidaia agentziak aukeratu dira alkarregaz egoteko eta Bilbok merkatu horretan eskaintzen dauena aurkezteko.

Bilbok ekintza horreetan parte hartzea uriko eskaintza gastronomikoa eta hotelena aurkezteko izango da batez be. Horregaz batera, merkataritza, kultura eta museoetako eskaintzea be aurkeztuko dau. Aurkezpena sektoreko agentzia eta profesionalentzat pentsauta dago.

Chicagon eta Bostonen lortu nahi dan helburua merkatu-kuotea handitzea da, AEBetan Bilbo biltzar eta pizgarrien arloko uri bezela aurkeztuz, alor horretan sartu, Europa mailan leku ona lortu eta Espainiaren iparraldeko pizgarri eta biltzarren arloko bidaietan lehen uria izateko. Bilbo, Guggenheim Museoari eta Frank Gheryren arkitektura-lanari esker leku erakargarria da aitatutako arloan merkatu estadubatuarrean topalekua erabagi behar dabenentzako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu